Sortzen Ikasbaztuazek gizarte eragileen babesa jaso du Mañerun
GARA | MAÑERU
Sortzen Ikasbatuazek ostiralean Mañerun hasi zuen itxialdiak aurrera jarraitzen du. Atzo goizean, hezkuntza, sindikalgintza eta euskalgintzako eragileek bilkura egin zuten Mañeruko eskolan. Bertan Euskal Herriak Bere Eskola, Euskal Herrian Euskaraz, AEK, Kontseilua, Behatokia, Nafarroako Landa Eremuko Eskolak, LAB, ELA eta STEE-EILAS izan ziren.
Sortzen Ikasbatuaz elkarteak azaldu duenez, bildutako eragile guztiek Mañeruko herritarren, Jone Usotz Zangotzako ikastolako amaren eta Argi Rus Artaxoako herritar eta Gareseko eskolako amaren testigantzak jaso ahal izan zituzten.
Sindikatuek eta gizarte eragileek Sortzen Ikasbatuaz elkarteak aurkeztutako eskaerarekin bat egin zuten: «Euskal herritar guztiek hezkuntza ibilbidea euskaraz egiteko eskubidea dute».