GARA > Idatzia > Kultura

Murrizketek ixtera derrigortu dute «Euskonews Gaztea» aldizkaria

GARA | BILBO

Eusko Ikaskuntzaren ekimenez 2007ko urtarrilaren 12an aurrenekoz argia ikusi zuen gazteei zuzendutako euskarazko «Euskonews Gazteak» astekaria ez da gehiago argitaratuko, «arrazoi ekonomikoak tarteko». Halaxe azaldu zuten atzo bertako langileek, eta azaldu zutenez, gaur zintzilikatuko dute sarean azken alea. «Pena da, beraz, euskarak normaltasunerako bideak egiten diharduen bitartean, `Euskonews Gaztea'ren gisako euskarriak itxi behar izatea. Euskara, euskaldunok eta gazteria dira galtzaileak», esan zuten. «Bost urtez aritu gara `Euskonews Gaztea' egikaritzen, eta ohorea izan da gure irakurleengana Euskal Herri osoko gazteen idazlanak helaraztea», esan zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo