GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Joxemari Ostolaza

Herri baten

argia

ametsa, selekzioa. Nik, aukeran, bere selekzioa emanen nuke. Euskal Herrikoa hain zuzen. Eta esloganetan sartuta «Euskal Herriaren ametsa bere selekzioa» lehenetsiko nuke. (...) jokalarien elkarteak ofizialtasuna eskatu die agintariei, horren alde ezer gutxi egiten dutela salatuz. Izan ere, badirudi Euskadiko Federakuntzari aski zaiola antolatzen duen partidarekin, jokalarien oporrak baliatuz urteroko lagunartekoa antolatuz. (...) Hautatzaileek zera esan dute, holakoak jokatuz eta irabaziz egiten dela bide. Nago, jokalarien eta hautatzaileen ametsa ez dela zelai bereko, eta ofizialtasuna jokatzen den zelaia hutsik daukagula, ez palkorik eta ez berderik. Eta egingo diren manifestazioek gu berotuko bagaituzte ere, ez dituzte politikariak gorituko martxan jarri daitezen, fundamentuzko estrategia plantan eman dezaten, kazeta honetakoek itzulpenik gabeko lana egin dezaten. Ofizialtasunaz, normaltasuna beharko da, gure selekzioa euskarak bereizi dezan. Ametsaren biharamuna nahi dugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo