Rikardo Arregi 2012/1/4
Garoņa
Deia
(...) ai, egun arruntak hasi dira eta ministro mariano bakoitza bere gauzetan hasi da. José Manuel Soria Industriakoak iragarri berri du Garoña ez dela itxiko datorren urtean, 2019 arte egongo dela atomoekin jolasean, segurtasun nuklearraz aritzen den erakundeak, egin behar dituen txostenetan, kontrakoa ez badu esaten, eta erakunde horrek ez du ezer kontrakorik esango (zenbat apostu datorren urtean itxi ezetz?).
Dibertigarria eta, batez ere, patetikoa izango da orain entzutea Arabako agintari marianistek esango dutena, batez ere Javier de Andrés diputatu nagusiak esango diguna. Maroto alkatea Garoña ixtearen alde agertu da, baina ez dakit nik bere iritziak indarra izango duen tribu marianistan, (...). Ai, Maroto gaixoa, Europako hiriburu berdearen alkatea izan eta zentral nuklear zaharkitu bat bigarren eraztun berdearen atean eduki.
Baina Garoñak ez digu bakarrik Marotok bizi duen paradoxa erakutsi, Garoñak beste ikasgai oinarrizko bat erakutsi digu: pentsatzen dugunaren kontra marianismoa ez dago Angela Merkelen oinetan makurturik, bai zera, marianismoak irizpide propioak ditu; Angela Merkelek egingo du nahi duena Alemaniako zentral nuklearrekin, baina Espainiako presidente berria independientea da arlo askotan. Angela Markelen ererdua baztertuz, Mariano Rajoy ez da bat-batean ekolo eta berde bilakatu behar, eta Garoñakoarekin batera hilerri nuklear bat ere eraikiko du. Fukushima? Zer zen hori?