GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

HISTORIARAKO MANIFESTAZIOA BILBON

«Bihartik aldi berria zabal dadin, mugarri jarri dugu gaur»

Bukaerako mezua:

Arratsalde on Euskal Herria, agur bero bat denoi! Lehen lehenik, preso direnei, erbestean daudenei, eta beraien senide guztiei gurebesarkadarik sentituena bidali nahi diegu. Gaurko martxa presoen senideek zabaldu dute. Asteburu honetan ez dira joan preso dituzten familiarrak bisitatzera,mobilizazio historiko honetan parte hartzearren. Txalotzekoa da zuen kemena.

Bigarrenik, zorionak denoi! Zorionak gaurko eguna zinez kolosala egin duzuen
guztioi. Aste hauetan zehar gutariko bakoitzak egindako lanari esker, Bilboko kaleak
jendez gainezka daude gaur.

Hemos conseguido desbordar las calles de Bilbao, y hoy es inevitable para el mundo mirar hacia a Euskal Herria, a esta mayoría abrumadora de un pueblo que reclama el respeto a los derechos más elementales de las personas vascas que, a consecuencia del conflicto político que a día de hoy sigue sin resolverse, se encuentran presas o exiliadas.

Baina gaur bada bereziki beste aldera begiratzea ezinezkoa zaionik. Espainiako eta Frantziako gobernuei saihestezina zaie Bilbon islatzen ari den eskakizun eta
borondate zabal honi so egitea. Saihestezina egin behar zaien bezala bihartik
aurrera gatazkaren konponbidean egiazko pausuak ematen hastea, euskal preso eta
iheslarien eskubideak errespetatzen hasiz.

La sociedad vasca, de manera mayoritaria y rotunda, reclama pasos a los
gobiernos español y francés. Que pongan fin a esta política penitenciaria, anclada en criterios de venganza y represión, y que desde el respeto a los derechos fundamentales de las y los presos vascos, aborde de manera positiva el proceso para una solución definitiva al conflicto, abriendo las puertas al regreso de todas y todos los presos y exiliados vascos.

Euskal jendartearen gehiengo zabalak hizki larriz aldarrikatzen du euskal presoen eskubideen errespetua. Ez gara bakarrak. Nazioarteko ospedun erakunde askok eta
esperientzia handiko pertsona ugarik eskakizun bera egiten baitie espainiar eta
frantziar gobernuei.

Ya no hay excusas. No caben más demoras. A partir de mañana, la sociedad vasca no espera otro escenario que no sea aquel en el que desaparezcan las crueles medidas de excepción que se aplican a los presos vascos, cerrando así una etapa gris, para abrir la puerta a un nuevo tiempo que nos lleve a una situación de libertad y de derechos para todas y todos, a una situación de paz definitiva, sin presos ni exiliados.

Horregatik, bihartik aurrera aldi berria zabal dadin mugarria egin dugu gaur. Eta
bihartik aurrera, euskal jendartearen gehiengoak ez du espero, euskal presoen
eskubideak errespetatzen hasteko aldi berria besterik: Dispertsioari amaiera emanez
eta euskal presoak eskubide guztiekin Euskal Herrira ekarriz. Bizi arteko zigorra
ezartzeko 197/2006 dotrina derogatuz, kondena bete dutenak eta gaixorik aurkitzen
direnak kaleratuz, bai zigorraren bi herenak eta hiru laurdenak bete dituztenak ere. Frantzian diren euskal presoei askatasun kondizionala aplikatzen hasiz, eta isolamendu nahiz bakartze egoerekin betirako amaituz.

Sabemos que el camino será fructífero, pero también será largo y requerirá
de grandes esfuerzos y amplios compromisos. Hoy hemos marcado un hito,
que sin duda nos refuerza y nos da un fuerte impulso para seguir recorriéndo esta senda. Es por ello que debemos seguir trabajando a partir de mañana, en pueblos barrios y ciudades, generando nuevas situaciones que hagan cambiar las cosas e incidan en que los gobiernos den los pasos que les corresponde.

Jakin badakigu kartzeletako giltza gobernuenen eskuetan dagoela. Hala ere,
aldaketaren giltza euskal jendartearen eskuetan dagoela ere badakigu, eta
herritarrok, modu aktiboan inplikatzen bagara, aldaketak eragin eta egoera berriak
sustatzeko gaitasuna dugu. Horregatik bihartik aurrera ere lanean jarraitzeko deia
luzatuz amaitu nahi dugu gaurkoan. Herri, hiri eta auzo guztietan busti gaitezen
aurrerantzean ere, euskal presoen eskubideen alde,  herri bilguneetan parte hartuz,
ekimenak bultzatuz, gure ikuspegia zabalduz eta inguruko guztiak konbentzituz.
Dudarik gabe, lortuko    dugu!
Zorionak eta laster arte!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo