GARA > Idatzia > Kultura

ROCKA

Bob Weston gitarrista (Fleetwood Mac) bere etxean hilda aurkitu dute

Bob Weston gitarra-jotzailearen webgune ofizialak atzo jakinarazi zuen, 64 urteko musikaria joan den asteartean hilda aurkitu zuela Poliziak Londresko iparraldean zuen etxebizitzan, zenbait egunez haren berririk ez zutelako kezkatuta adiskide batzuen deiari erantzunez. Westonek Fleetwood Mac talde ospetsuan jo zuen garai batean. «Sabeleko eta hesteetako hemorragia bati egotzi diote heriotza», adierazi du webgunearen arduradunak. Bob Weston 1972an hasi zen Fleetwood Mac taldean, Danny Kirwan ordezkatuz, eta bi disko grabatu zituen 1973an: «Penguin» eta «Mystery To Me». Hala ere, zenbait biografiaren arabera, Amerikan zehar bira egiten ari zirela, Mick Fleetwood konturatu zen Weston bere emazte Jenny Boydekin zebilela eta gitarrista 1974an kaleratu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo