Donostiako EAJ-k Bildurekin ez duela «malgutasunez» jokatuko ohartarazi du
GARA | DONOSTIA
Eneko Goia jeltzaleen bozeramaileak atzo Donostiako udaletxean adierazi zuenez, Bilduren Udal Gobernuak aurten «heldutasun demokratikoa erakutsiko duen azterketa» egin beharko du, koalizioak duen «gutxiengo izugarria» onartzen duen edo ez erakusteko eta osoko bilkuretan adostutako konpromisoak bere gain hartzen dituen edo ez egiaztatzeko.
Halaber, bilkuretan aurrera ateratako mozioei dagokienez, EAJk Bildurekin malgutasunez ez duela jokatuko iragarri zuen. «Hauxe da 2012an izango dugun jarrera: irmoak eta zorrotzak izango gara», azaldu zuen.
Aurrekontuei dagokienez, Bilduk proiektua hilabete honetan aurkeztea espero duela esan zuen eta argi utzi zuen «Batzar Nagusietan egindakoak ez duela Udalean gerta daitekeena baldintzatuko».