GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira

Mutilen 640 kiloko lehia erabakiko da Durangoko ekinaldian

J.L.

Durangoko Ezkurdi pilotalekuan erabakiko da gaur Euskadiko 640 kiloko txapela nork eramango duen. Mutilen mailan izango da eta sei talde arituko dira. Aurretik sailkapen fasea jokatu zen bi jardunaldirekin, eta hango sei onenak izango dira gaur 17.00etatik aurrera.

Parte hartuko duten taldeak honako hauek dira: Abadiño A, Abadiño B, Sokarri, Ibarra, Amaiur eta Basaburua-Imotz arituko dira. Abadiñoko lehen taldea izango da garaipena eskuratzeko talde faboritoa, nahiz eta Amaiur eta Sokarri ere saiatuko diren abadiñarrak estutzen.

Emakumezkoetan, 500 kiloko lehen jardunaldia jokatuko da leku berean. Badaiotz, Bizindar, Sakana, Ibarra eta Berriozar arituko dira lehian. Hiru jardunalditako ligaxka izango da, eta punturik gehien batzen dituenak irabaziko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo