GARA > Idatzia > Kultura

HILABETE KULTURALA

Segura eta Urruña lotuz, abian da Iparra-Hegoa

p056_f02_200x200.jpg

«Euskal lurraldeak: Nafar estatua» da Iparra-Hegoa hilabete kulturalaren aurtengo gaia. Segura eta Urruña elkartzen dituen ekimenak kultur adierazpen anitzak jorratuko ditu hainbat emanalditan. Hitzaldi, antzerki, herri kirol, musika... adin eta gustu guztientzako eskaintza.

Ostiraletik aurrera, eta apirilaren 1era bitarte Segura izango da agertoki. Antzerki giroan hasiko dira lehen bi asteak, ostiralean Ramon Agirrek eta Inazio Tolosak «Xentimorik gabe» lana taularatuko dute Botika Xaharrean, eta hilaren 16an, Ander Lipusek «Erregea eta bufoia», Sustrai Colinarekin. Hilaren 23an, musikaren txanda izango da, Mixel Etxekoparrek «Hots, hats eta ahots» ekarrita.

Hilaren 26an «Gartxot, konkista aitzineko konkista» filmaren emanaldia izango da. Hitzaldiak ere antolatu dituzte, bereziki gai politiko-historikoak jorratuz. Hilaren 27an «Nafarroaren konkista 1200-1512» hitzaldia emango du Beñi Agirrek, eta Filipe Bidart eta Antton Curutcharryk 1512tik 1789ra bitarteko Ipar Euskal Herriaren egitura politikoak aztertuko dituzte biharamunean (28).

Bertso poteoa egingo dute hilaren 29an, Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolariekin. Biharamunean, Haurren Eguna. Hilaren 31n, mendi irteera, eta apirilaren 1ean jai egun handia izango dute, egitarau zabalekoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo