GARA > Idatzia > Euskal Herria

Milaka pintxo dastatzeko bihar, Antxoa Egunean

GARA | ONDARROA

Ondarroan dena prest dute bihar Antxoa Eguna hartzeko. Ekitaldiak 12.00etan hasiko dira Alde Zaharrean, «hiru turrunen bitartez», eta kontserba fabrika baten erakusketa, txalupen maketa, argazki zaharrak, edota Ondarroako kontserben salmenta iragartzen ditu egitarauak, baita antzerki emanaldi bat ere. Eguerdi aldean, Zilarrezko Antxoi saria ere emango dute, Alaiko balkoian.

Bestalde, musika animazioa eta umeen txokoa izango duen jaian, aipatzekoa da 18.00etatik aurrera dastatzeko izango direla 12.00o pintxo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo