GARA > Idatzia > Kultura

udate | iruñeko sanferminak

Zezen-plazako azken sustoak ez du balantze ona itsustu

Susto ederrarekin hasi ziren entzierroak -zezenak zapi gorritik arrastaka eraman zuen gazte japoniarrarena- eta susto batekin bukatu dira: zezen-plazaren erdian korrikalari baten aurka jo zuen adardunak. Baina ez batak ez eta besteak ere ez dute aurtengo balantzea belztu. Ikaragarri ongi joan dira 2012. urteko lasterketak.

p060_f02.jpg

p060_f03.jpg

p060_f04.jpg

Ramón SOLA | IRUÑEA

«Mirari» hitza aspaldi agortuta dago entzierroen hiztegian. Baina miresgarria izan da aurtengo balantzea ere, iazkoa bezala: zortzi lasterketa, 48 zezen karriketan, 24.000 korrikalari ingururen aurrean... eta lau adarkada baino ez. Laurak, gainera, zauri arinak izan dira. Erietxera horregatik eraman zituzten lau lagunetatik hiru dagoeneko beren etxeetara itzuli dira, eta beste biek hurrengo astean hartuko dute bide berbera.

Atzokoak beste marka bat hautsi zuen: adarkadarik gabeko bosgarren entzierroa jarraian. Torrehandilla-koak ziren protagonista, Iruñera estreinakoz etorri direnak, baina aurrekari kezkagarri batekin: arrisku handia sortu ohi duten Jandilla zezenen jatorri berekoak dira. Sanferminetan ikusten ez diren horietarikoak ziren animaliak: txikiak, zezenen artean txikirik bada (485 kilokoa bat, 500 kilokoak beste bi eta 510ekoa laugarren bat). Azken hori izan zen nabarmendu zena: «Abate» izenekoa. Santo Domingo aldaparen bukaeratik gogotsu egin zuen aurrera, oso bizkor, eta bere adarrak gertu-gertutik erakutsi zizkien korrikalariei hainbat unetan.

Baina unerik arriskutsuena, dudarik gabe, jai hauetako azkenekoa izan zen. Zezen-plazara helduak ziren zezenak, eta azkenaren atzean sartu zen mutil bat, adardunari deika, hain nabarmen ezen azkenean burua jiratu eta bere aurka egin zuen Torrehandillak, eta lurrera bota.

Hortxe gelditu zen mutila, zezenaren aurrean ezer egin ezinik, eta orduantxe agertu zen San Ferminen babes ospetsua, kasu honetan plazako kapadun batean haragizko egina. Adi ibili zen «toreatzailea», eta zezena gainetik kendu zion korrikalariari, agian bizia bera salbatuz.

Honekin nonbait aurtengo sanferminetako zirkulua ixten zen, aurreko unerik larriena lehenengo entzierroan eta toki bertsuan gertatu baitzen, gazte japoniar bat lepoko zapitik helduta eraman baitzuen zezen batek 40 metro inguru, plazaren sarreraraino, hain zuzen ere.

Aurretik, «Abate» izeneko zezen gorri eta arinak eman zituen albiste gehienak. Lasterketaren buruan indartsu eginez aurrera, espero gabe berarekin topo egin zuen korrikalari askok, zezenaren abiadurak gizakiena gainditzen zuen-eta. Lau aldiz oso nabaria izan zen adarkadaren aukera, baina guzti-guztietan adarrik ez zuen erabili zezenak, burua baizik. Korrikalariak gainetik astindu nahiko balitu bezala aritu zen «Abate».

Bi errioxar

Ondorioz, lau lagun baino ez zituzten ospitalera eraman behar izan. Bi errioxarrak dira: 19 urteko gazte bat, sorbaldan kolpea duena; eta 45 urteko gizon bat, buruan zauria egin zuelako.

Nafar gazte batek, Zarrakaztelun bizi den 25 urtekoak, belaunean kolpe arin bat izan zuen, eta ondorioz azkar eman zioten alta. 28 urteko mutil irlandar bat da guztien artean kolpe handiena duena, buruan, eta horregatik ospitalean geldituko da oraingoz.

Traslados por asta de toro 4

Traslados por contusiones 33

TOTAL 37

Tramo Atendidos Traslados

St. Domingo 3 1

Ayuntamiento 5 0

Mercaderes 6 1

Estafeta 5 1

Telefónica 6 1

Plaza de Toros 14 0

TOTAL 39 4

Torrehandilla (Jaén)

Alcance de los trasladados

Heridos por asta de toro 0

Por contusiones 4

TOTAL 4

2.33 minutos

> balance en 2012
> balance de heridos
> GANADERÍA
> DURACIÓN
El resucitado Padilla se fue por la puerta grande

Juan José Padilla, más conocido como «El ciclón de Jérez», perdió una de sus siete vidas en Iruñea la tarde en que un Miura le empitonó el cuello. Luego ha gastado otras superando cornadas similares en Donostia, Huesca y, sobre todo, la de Zaragoza el pasado mes de octubre. El superviviente es además, o sobre todo por eso, el ídolo de las peñas sanfermineras, y ayer, en su reencuentro tras su enésima resurrección, lo confirmó con su salida por la puerta grande.

Padilla puso lo que nunca le falta: la cara, aunque sea tan maltratada, muy cerca de los pitones. Así fue como se llevó por delante a su primer toro, después de una faena que no había sido gran cosa entre la mansedumbre del toro y el viento, pero que cerró con una estocada en la que el morlaco casi le vuelve a enganchar en el cuello. La oreja fue el premio.

En su segundo, con la solanera ya entregada, el jerezano volvió a exponerlo todo. Se lució de nuevo con las banderillas y se llevó la segunda oreja, que le daba la salida a hombros. Grandes Sanfermines para Padilla, que no solo ha lucido en su única corrida, sino que ha sido aclamado en el encierro y en las calles, donde no pasa inadvertido precisamente.

A su lado, las dos figuras se quedaron cortas. Los Torrehandilla parecían cortados a su medida, con poco cuerpo y mucha cornamenta, pero no embistieron lo suficiente. Lo intentó El Juli, que no sacó nada a su primero pero sí una ovación tras su segundo. Y se esperaba mucho de Daniel Luque, pero se quedó en una oreja en su segundo.

Como es norma, las peñas se fueron a por todas, a gastar la última farra, y los taurinos se concentraron en los premios que se deciden nada más acabar la última. El trofeo a la corrida más completa ha recaído en Cebada Gago (día 9) y el Carriquiri al toro más bravo ha sido para un burel de El Pilar al que mató David Mora el día 10.

Pepe FARIAS

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo