GARA > Idatzia > Mundua

Quebeceko independentistak agindutakoa betetzen hasi dira

Pauline Marois Quebeceko lehen ministro berriak, Jean Charest liberalak ezarritako hezkuntza matrikulen igoera eta protestak mugatzeko 78 legea dekretu bidez indargabetuko dituela berretsi du. Neurri horiek sortutako ikasle protestek, ustelkeria kasuek eta aldaketa nahiak hauteskundeetan porrot gogorra jasotzera eraman dute Charest, eta, hala, bere kargua utzi behar izan du.

GARA |

Pauline Marois Quebec gobernatuko duen lehen emakumezkoak, Jean Charest -orain arte lehen ministro izan denak- inposatutako protestak mugatzen dituen 78 legea eta hezkuntza matrikulen tasen igoera, dekretu bidez indargabetuko dituela iragarri zuen atzo. Maroisen arabera, 78 legeak «jada ez du zentzurik eta indargabetzeko asmoa dut. Ziur naiz oposizioko alderdiak nire erabakiarekin ados egongo direla».

Quebectarren Alderdiko buruzagiaren adierazpenak, Quebeceko Unibertsitateko Ikasle Federazioko Martine Desjadins kideak iragarritakoarekin bat datoz. Honek, Maroisek bere kanpainan zehar agindutakoa Parlamentuan bozkatu gabe, dekretu bidez, beteko zuela agertu zion prentsari. «Garaipena izateko denbora luzean aritu gara borrokan, gure eginkizuna bete dugula esan genezake». Desjadinsek, gainera, ikasleen gehiengoa ikasgeletara itzuli dela baieztatu zuen.

Gerora greba iraunkor bilakatutako ikasle mugimenduaren protestaren oinarrian, Jean Charesten gobernu liberalak zazpi urteren buruan hezkuntza matrikulak %82 igo izana zegoen. Gerora, ikasleen protestak mugatzeko ezarritako 78 legeak egoera are gehiago aztoratu zuen. Lege hori onartuta, gainera, matrikulen igoeraren alde zeuden herritarrak ere bere kontra jartzea lortu zuen Charestek, «adierazpen askatasuna mugatzen eta oinarrizko askatasunak ukatzen dituen lege bat onartzeagatik».

Ikasle mugimenduaren protestek, aldaketarako nahiak eta ustelkeria kasuek bultzatuta Jena Charestek hauteskundeetan jasotako porrotaren ondorioz, lehen ministro ohiak Alderdi Liberalaren buruzagitza postua uzten duela iragarri zuen asteazkenean, hasieran erakutsitako jarrera kontrakoa izan bazen ere. Adituek, 28 urtez jarraian Sherbrookeko barrutian nagusitu ostean bertan ere hauteskundeak galdu zituela jakin bezain laster aurreratu zuten Charestek dimititu egingo zuela.

«Adostasunez hartutako erabaki baten berri ematen ari natzaizue: Quebeceko Alderdi Liberalaren buruzagitza kargua utziko dut egun batzuk barru, gobernu berria osatzen denean», esan zuen Charestek. Bere ordua iritsi dela eta «niretzat eta nire sendiarentzat pauso berri bat emateko garaia» dela ere agertu zuen prentsaurrean.

Tiroketaren egilea

Montrealgo Poliziak Quebeceko Alderdiaren garaipen mitinean izandako tiroketaren ustezko egilea identifikatu zuen bart. Bertako prentsaren arabera, susmagarria Richard Henry Bain 62 urteko enpresaria da.

«La Presse» egunkariak susmagarria -arrantza eta ehiza enpresa baten jabea da- Mont-Tremblant bere bizilekuan aski ezaguna zela adierazi zuen, udalera «era desegokian eginiko» hainbat auzi-eske bidaltzen zituelako. Dena dela, Poliziak ez du prentsaren informazioa baieztatu.

GARA |

La Policía francesa encontró con vida ayer a una niña de cuatro años en el interior del mismo automóvil BMW con matrícula británica en el que el miércoles habían aparecido tres personas muertas a tiros, además de una cuarta víctima mortal en el exterior del vehículo y de otra niña de ocho años gravemente herida, según informaron fuentes de la Fiscalía. Tres de los cuatro cadáveres tenian un balazo en la cabeza.

La niña, de habla inglesa, apareció en el suelo entre los asientos traseros y delanteros del automovil, entre las faldas de una de las mujeres muertas -probablemente su madre o su abuela-. Los cuerpos fueron hallados por un ciclista a las cuatro de la tarde en el aparcamiento de una zona forestal de Alta Saboya, en las inmediaciones del lago Annecy (sureste del Estado francés).

La niña de ocho años que resultó herida de gravedad se encontraba ayer en coma y tuvieron que intervenirla, aunque su vida no corre peligro, según informó el fiscal Eric Maillaud. Además, comunicó que la niña de cuatro años, comezó a hablar sobre lo sucedido.

La pequeña había pasado inadvertida durante ocho horas para los investigadores de la Policía debido a que no se había atrevido a moverse de su sitio. «Empezó a sonreir y a hablar inglés en el momento en que un gendarme de la brigada de investigaciones de Chambery lo cogió en brazos y lo sacó del automovil», declaró a la prensa el fiscal de Annecy. La niña fue trasladada al hospital de Grenoble, al igual que su hermana.

Según la investigación para la identificación de los cadáveres, el conductor «nació en Irak» y en el vehículo encontraron dos pasaportes, uno sueco y otro iraquí. Además, el Ministerio de Exteriores sueco confirmó que la mayor de las víctimas era ciudadana sueca. El coche en el que se encontraron las víctimas estaba registrado en Gran Bretaña.

Conmoción en Londres

La matanza de la familia de turístas británicos conmocionó a la ciudadanía londinense ayer, tras confirmarse que la familia residía en la ciudad desde hacia unos años.

La Policía británica registró ayer su domicilio y confirmó que la familia se encontraba de vacaciones desde agosto. Una cámara de un camping de la zona grabó a la familia que se alojaba en una caravana blanca.

tiroketa

Pauline Maroisek bere garaipen mitinean izandako tiroketa «kasu isolatu» bat izan dela eta egilea «arazoak dituen pertsona bat» dela adierazi du, Quebecekoa jendarte «demokratiko eta ez biolentoa» dela nabarmenduz.

posible testimonio

El fiscal reveló que la pequeña de cuatro años a la que se encontró horas después en el interior del vehículo comenzó a hablar y que «se le podría tomar declaración en las próximas horas», si bien reconoció que no espera mucho de su testimonio debido a su corta edad.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo