GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Abiatu da ikasturte berria, egoera ekonomiko kaskarrean eta erronka handia aurrez aurre

Abiatu da beste ikasturte bat, azkenak bezala krisiaren itzalpean, baina aurrekoetan baino egoera kaskarrago eta, beraz, gatazkatsuagoan. Hezkuntza eskubide unibertsala omen da, baina ikasleek eta gurasoek badute hala beharko lukeela pentsatzeko motiborik, aurre egin behar dioten egoera ikusita: ikastetxeetan lanpostuak murriztu izanaren ondorioz, irakasleen eta gainerako langileen baldintzek ez ezik, hezkuntzaren kalitateak berak ere okerrera egingo du; familien gastuak nabarmen areagotu dira eta azpimarratzekoa da hil honetan bertan izandako eskola materialaren garestitzea; garraioa murriztu dute eta zenbait herritako hainbat ikaslek oinez edo beren kabuz joan beharko dute ikastetxera... Krisi ekonomikoak sortutako testuinguru horretan, hezkuntza sistema pribatizatzeko urratsak sumatzen dira, baina baita euskal hizkuntza eta kulturaren aurkako erasoak ere. Hori ikusita, Sortzen Ikasbatuaz elkarteak dinamika eraikitzailea aldarrikatzen du, proiektu propioa eraiki eta abiatzea proposatuz. Izan ere, hezkuntza eskubidea da, eta euskal ikasleek euskaraz eta euskal hezkuntza sistema baten edukien eta balioen arabera hezteko eskubidea dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo