GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hezkuntza eskaintza

UEUk ikastaroak antolatu ditu udazkenean, Eibarren eta Iruñean

Udako Euskal Unibertsitateak udazkeneko eskaintza aurkeztu zuen atzo. Hain zuzen, urria eta abendua bitartean hamahiru ikastaro eskainiko ditu Eibarren eta Iruñean. Eibarko ikastetxe nagusian, hamar ikastaro, hiru atal nagusitan banatuta: informatika eta teknologia berriak, giza eta gizarte-gaiak, eta osasun zientziak. Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eskaintzaren barnean, hiru ikastaro antolatu dituzte: Argazkigintza, Euskal Mitologia eta Emozioen kultura.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo