SAIL OFIZIALA ETA ZABALTEGI PERLAK
Goi-finantzen munduan kokatutako thrillerra edo maitasuna garai gorrietan
Sail Ofiziala inauguratuko duen «Arbitrage» (Iruzurra) filma -Urrezko Maskorraren deman ere sartuko da- Nicholas Jarecki idazleak zineman egin duen lehenengo lana da. Suspensez eta tentsioz beteriko thriller honetan goi-finantzen munduan maitasunak eta leialtasunak duten lekuari buruz hitz egingo digu. Susan Sarandon eta Richard Gere zinema izarrak Donostiara etorri dira filmari babesa ematera. Zabaltegi Perlak sailari dagokionez, Michael Haneke zuzendariaren «Amour» filmak Urrezko Palmorria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdiaren azken edizioan. Protagonistak Georges eta Anne dira, 80 urteko bi musika-irakasle. Bien arteko amodioa kolokan jarriko da Annek iktus bat jasan eta bere gorputza paralizatuta geratzen denean.