GARA > Idatzia > Kultura

Marabilli festibala, Aitzol Aramaioren ametsa egia bihurtuta

Urriaren lehenengo asteburuan Ondarroak Aitzol Aramaioren omenezko Marabilli sormen festibala hartuko du. Bertan gauzatuko da Aitzol Aramaiok eta bere lagunek aspaldidanik amestutako kultur ekimena, eta arlo ezberdinetako hainbat egilek hartuko dute parte. Arteak izan behar duen ikuspegi kritikoa nabarmenduko dute.

p049_f03.jpg

Alvaro HILARIO | BILBO

Bilboko Kafe Antzokia izan zen Ondarroako zinemagile Aitzol Aramaio omentzeko Marabilli Sormen Festibala aurkezteko antolatzaileek haututako tokia. Lagunak eta familiakoak ez ezik, jaialdia sostengatzen duten erakundeetako ordezkariak ere bertan izan ziren.

Antolatzaileen ustetan, festibalak sormen arloan Euskal Herriak zeukan hutsune bat beteko du.

«Amets bat bete dugu. Aitzolek berak zeukan amets bat: Ondarroan zerbait egitea, kulturari lotua. Bera falta da, baina bere indarrarekin lortu dugu», adierazi zuen Aitzol Aramaioren lagun Kirmen Uribe poetak Aitzolen omenez urriaren 11tik 14ra egingo den Marabilli Sormen Festibala aurkezteko prentsaurrekoan.

Hiru dira festibalak dituen helburuak: Aitzolen figura eta lana oroitzea; Euskal Herri mailan faltan genuen sormen jaialdia gauzatzea; eta jendearen parte hartzea bertan bultzatzea.

Marabilli

«Artea gauza dibertigarria izan behar da, baita ikuspegi kritikoa eduki ere», esan zuen Uribek, sormenaren arlo ezberdinetako hainbat egile bilduko dituen jaialdia aurkezten. «`Marabilli' gauza on guztiak azaltzeko Aitzolek erabiltzen zuen hitza» dela azaldu zuen Kirmen Uribek, lau egunetan zehar egingo diren ekimenak zerrendatzerakoan. Besteak beste, solasaldiak, filmak, mahai-inguruak antzezlanak eta kontzertuak izango dira Marabilli jaialdian.

«Mundu guztiak» parte hartu nahi zuen arren, antolatzaileek hautaketa egin behar izan dute. Fermin Muguruza, Alex Angulo, Maialen Lujanbio, Toti Martinez de Lezea, Patxo Telleria eta Roberto Moso dira Ondarroan egongo diren zenbait kultur egile.

Bizkaiko Aldundiko Josune Ariztondo, Lakuako Gobernuko Mikel Toral eta Ondarroako alkate Argia Ituarte ere izan ziren prentsaurrekoan, «herri honetan gauzak zelan egin behar direneko seinale».

Egitaraua

Etorkizunean jarraitzeko asmoa duen festibal honetan parte hartu nahi izan duten guztientzako tokirik ez bada ere, asko dira bertan egongo diren artearen arlo ezberdinetako egileak. Bada, Josu Eizagirrek esan zuen bezala, «Aitzolek berak sinatuko zuen egitaraua».

Urriaren 11n, osteguna, Manuelek eta Kresala musika bandak hasiera emango diote festibalari, arratsaldeko zortzietan, Kalekutzeko eskaileretan. Ordu erdi geroago, Kofradia zaharrean, Txo Antzerki kolektiboak antolatuta, Maialen Lujanbiok, Alex Angulok, Felix Beristainek, Kabier Iriondok eta Mikel Urmenetak «Sormena hamar minututan» izeneko solasaldian egingo dute berba.

Ostiraleko ekitaldiak 19.00etan hasiko dira, eta Asier Altuna zinegileak «Nire sekuentzia kuttunak» hitzaldia emango du Kofradia zaharrean. 21.00etan Ramon Churrucak Jai Brainen egingo du performance bat. Kafe Antzokian «Tribute to Aitzol» kontzertua, berriz, 22.30ean izango da. Gorka Urbizu, Mikel Urdangarin, El Deseo del Doctor, Bingen Mendizabal, Piztiak, Fignugh Experience Duo, Rafa Rueda eta Johnny Gerriwelt arituko dira agertokian.

Larunbatean, besteak beste, zinema izango da nagusi. Bide Onera zinema-aretoan emanaldi bi izango dira: 12.00etan XX. mende hasierako «Au pays des basques» filma eta 19.00etan Aitzol Aramaio I. Film Laburren Lehiaketako lan finalistak zein Patxo Telleriak eta Aitor Mazok zuzenduriko «Bypas» filma izango dira ikusgai. Kafe Antzokian, 22.30ean, Ruper Ordorikak eta Markos Unzetak kontzertua eskainiko dute.

Igandeak ere gauza anitz ekarriko ditu. Larunbatean bezala, zine emanaldiak egongo dira (Fermin Muguruzak «Next music station: Morocco», JosuTruebaren «Kuidadokemuerden» eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako filmak) batetik, eta horrez gain, mahai-inguru bat eta kaleko zenbait ekimen ere bai. Nahi duenak egitaraua osoa www.marabilli.re orrialdean aurki dezake.

Aitzol Aramaio, ese insumiso de Ondarroa que hacía cine

Aitzol Aramaio (Ondarroa, 1971-1941) fue una de esas personas que hizo frente a la vida agarrándola por los cuernos en compañía de sus amigos y camaradas. Desde joven participó en toda dinámica nueva y fresca en la que él, además de aportar, recibía fuerzas para sonreir y seguir trabajando, disfrutando. Hubo en su banda quien eligió la literatura, la fotografía o la música para expresarse («Ondarroa es un pueblo de creadores», dijo ayer la alcaldesa Argia Ituarte) y Aitzol optó por el cine.

Cursó sus estudios de cinematografía en Andoain y Gasteiz. Siempre envuelto en el mundo de la música (Francis «Deseo» confiesa que siempre hay una canción en euskara en los discos de Doctor Deseo gracias a Aitzol, Kirmen y Oiher) empezó haciendo video-clips para Platero y Tú y Mikel Laboa, entre otros músicos. Siguió con un cortometraje, «Terminal» (2002), que logró el aplauso unánime entre los suyos y en festivales como Venecia, Berlín o Málaga.

Hace ahora cuatro años, estrenó su primer largometraje, «Un poco de chocolate», dirigiendo -nada más y nada menos- a Barbara Goenaga, Héctor Alterio y Daniel Brühl. La película es una adaptación de la novela «SPrako tranbia», de Unai Elorriaga.

Soñaba con hacer de su pueblo un referente cultural para todo el país: su sonrisa, sus amigos y su familia lo harán realidad. De colofón, la colaboración de tres instituciones: Lakua, Diputación y Ayuntamiento. A.H.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo