GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

harri-jasotzea Harri Txikien Euskal Herriko finala

Aimar Irigoieni txapela kentzea zaila izango da

Errezildarra da gaur Labaienen jokatuko den finala irabazteko faborito nagusia.

p042_f01.jpg

Jon LEUNDA

Aimar Irigoieni txapela kentzea oso zaila izango da gaur 17.00etan Labaienen jokatuko den Harri Txikietako Euskal Herirko finalean. Bera da egungo txapelduna, eta horrela jarraitzeko faboritoa ere bai.

Errezildarrarekin batera, Izeta III.a, Izeta IV.a, Ariztegi eta Urrutia lehiatuko dira. Hiru gipuzkoar eta bi nafar neurtuko dira. Harri-jasotzaile bakoitzak 125 kiloko kopa, pisu bereko errektangularra, 112,5 kiloko kubikoa eta 100eko bola erabiliko ditu. Hiruna minutuko txanda bana izango du harri bakoitzarekin.

Errezildarrari txapela kentzea oso zaila izango da, eta hori besteek ere badakite. Beraz, gauzak normal joanda, lehia hortik atzerako postuetarako izango dela dirudi. Bigarren posturako borrokarik handiena Izeta III.aren eta Izeta IV.aren artean egongo dela ematen du. Osabaren eta ilobaren arteko dema oso polita izango da, eta familikoak izan arren, duten guztia emango dute batak besteari aurrea hartzeko.

Gauzak normal joanda, Urrutiak eta Ariztegik ere beste lehia bat izan dezaketela esan daiteke, eta helburua azkeneko postutik ihes egitea izango da. Bost harri-jasotzaile baina lehia ederra izango da saioan zehar, eta ez da ikuskizun faltarik izango.

Harri-zulatzen, denboraldiko azken bi saioak jokatuko dira. Gaur, Portugaleteko plazan, 10.45ean hasita, Buruz Buruko finala jokatuko dute. Hidalgo, Serrano, Laso, Mugarra eta Pandelo neurtuko dira. Hidalgok egin zuen kanporaketako markarik onena, nahiz eta denek ere tankerakoak dituzten. Bihar, Ortuellan, taldekako Euskal Herriko finala jokatuko da 13.00etan hasita Otxarkoagako parkean. Burdin Gazteak, Gallarta, Trapagaran, Kabiezes, Las Karreras eta Errekatxo neurtuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo