GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

WCT zirkuitua

Kelly Slater txapeldun Hossegorren eta Joel Parkinson lehena ranking orokorrean

p048_f03.jpg

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA | HOSSEGOR

Olatu ikaragarriak eta ikuskizun ezin hobea izan dira nagusi aurten ere Quiksilver Pro France txapelketan. WCT itzuliko zazpigarren proba irabazi zuen atzo Kelly Slaterrek eta ranking orokorrean aldaketak izan dira.

Txapelketa honetan parte hartzeko wildcard (gonbidapen txartel) bat jaso zuen Dane Reynolds eta Kelly Slater izan ziren finalean buruz buru. Biak amerikarrak, biak Quiksilver markak babestutako surflariak eta biak eskuin surflariak dira. Borroka itzela izan zen, baina Slaterrek olatu hobeak hartu zituen eta txapela lortu zuen.

Aurtengo honetan ere, taula ugari hautsi da eta eroriko arriskutsuak ikusi ahal izan dira, baina batez ere, lehiakideek aste osoan zehar egin dituzten tubo sakonak izan dira aurtengo txapelketa honetako datu aipagarriena.

Gauzak honela, finalerdietan izan zen Joel Parkinson australiarrak ranking orokorreko lehen postua eskuratzea lortu du.

Datorren astelehenean, txapelketa bikain honen nondik norakoen berri emango duen erreportaje zabala argitaratuko du GARAk kiroletako «Itsasoa» atalean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo