GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

ESKUBIDEAK

Erredakzio Estatutua onartu dute EITBko langileek

LAB sindikatuak adierazi duenez, EITBko langileek Erredakzio Estatutua onartu zuten atzo. Behin EITBko Administrazio Kontseiluak Estatutua onartuta, «informazioaren profesionalen eta zuzendaritzaren arteko harremana, eta gure lanaren ardatza arautzeko tresna bat izango dugu». Estatutua eta bertatik eratorriko diren Kontseiluak, «geure lana egiteko informazioaren profesionalok behar dugun independentzia bermatzeko izango dira, baita profesionalon eskubide eta betebeharrak ezartzeko ere».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo