GARA > Idatzia > Ekonomia

Krisitik irteteko akordioen beharra aldarrikatu dute Adegik eta Diputazioak

p035_f03.jpg

GARA |

Gipuzkoako Diputazioko ordezkaritza bat Peio Guibelalde Adegiko presidentearekin eta Jose Miguel Ayerza idazkari nagusiarekin bildu zen herrialdeko egoera ekonomikoa aztertzeko asmoz. Krisi ekonomikoa gainditzeko, akordioak lortzea beharrezkoa dela ondorioztatu zuten bi ordezkaritzek.

Martin Garitano diputatu nagusia izan zen Diputazioko ordezkaritzaren buru eta berarekin batera, Helena Franco Ogasun diputatua, Jon Peli Urigen Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatua eta Juan Carlos Alduntzin kabineteburua egon ziren.

Bi orduz, Gipuzkoaren egoera ekonomikoa aztertu zuten, eta bilera amaitzean azaldu zutenez, krisia izan zen eztabaidagai nagusia. Adegik argitaratu berri duen txostena eta Diputazioak bildutako datuak aztertu zituzten, eta ekonomia suspertzeko garatu beharreko estrategiak landu zituzten. Bide horretan, Gipuzkoa hazkundera eramango duten akordioak lortzeko beharra nabarmendu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo