GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Asteburu berezia prestatu du Infozazpi irratiak hauteskundeei begira

GARA | DONOSTIA

Programazio berezia izango du bihar eta etzi Infozazpi irratiak. Larunbat goizean, «ETAren erabaki historikoaren urteurrena» betetzen dela-eta, hamabi hilabete hauetan gertatutakoa biltzen saiatuko dira, Aieteko Nazioarteko Konferentziatik abiatuta. Horretarako, mahai-ingurua prestatu dute goizeko 09.00etatik aurrera. Bertan izango dira Iñaki Altuna (NAIZ.info), Goizeder Taberna («Le Journal du Pays Basque») eta Pello Urzelai («Berria»).

Igandean, berriz, Gasteizko Parlamenturako hauteskundeen jarraipen berezia egingo dute. 19.00etan hasiko dute saioa eta emaitzen jarraipena eta analisia egiten izango dira Iñaki Altuna, Anparo Lasheras, Arantza Zugasti, Ander Iturriotz, Antonio Alvarez Solis eta Iñaki Soto. Zuzeneko konexioak ere egingo dituzte egoitza nagusietara eta sare sozialetako berri emango du Patxi Gaztelumendik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo