GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Euskal gizartearen gehiengoaren izenean, presoen eskubideen gaineko agindua, Europara

Hilaren 20an, Estatu espainiarrak 197/2006 doktrinak bere horretan jarrai dezan jarritako helegitea aztertuko du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak. Hori dela-eta, Herrirak atzo aurkeztu zuen ordezkaritza Bruselara joango da datorren astean, mezu bat, «herri agindu bat», helarazteko. Hainbat bilkura egingo dituzte han instituzio europarretako dozenaka ordezkarirekin, herri agindu horren berri emateko. Izan ere, mezua ez da elkarte edo mugimendu batena izango, ez soilik, atzo ekimenaren berri eman zutenek inguruan zituzten Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta sindikal ugariek euskal herritar gehienen eskakizuna dela erakutsi baitzuten. Euskal gizartearen gehiengoak joan den urteko uztailean Estrasburgoko Auzitegiak emandako epaiarekin bat egiten du argi eta garbi, giza eskubideekin bat datorren epaia delako, eta errespetu hori, bidezkoa izateaz gain, euskal herritarren apustu eta beharraren oinarria da, ezinbestekoa baita gizarte honi zor zaion konponbiderako eta bakerako. Europak ezin dio Estatu espainolak eta frantsesak bezala ezikusia egin herri agindu horri, giza eskubideen eta gizarte baten aurkako eraso nabarmena litzatekeelako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo