GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Sorpresarik gabe, Infantari inputazioa kendu zaio

Mallorcako Auzitegiak Cristina Infantari diru publikoaren bidegabeko jabetzagatik inputazioa kendu dio. Sorpresarik gabeko erabaki honek, argiro erakusten ditu hainbat kontu: batetik, Justizia denentzat berdina dela esatea gustu txarreko txistea dela; bestetik, Errege-etxearen beso luzea noraino heltzen den eta gainontzeko botereak zein estu hartzen dituen, ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren ohi ez bezalako jokabidearekin - ustezko ustelaren aldeko errekurtsoa jarriz eta praktikan haren abokatu defentsari legez arituz- egiaztatu denez; azkenik, ustelkeria- ren erreinuan buruzagitza gorena edozer izan daitekeela portaera eredugarri baten isla baino. Aurrekari horiekin, Estatuaren erresorte guztiak Monarkiaren babesgarri mobilizatuta, hartu den erabakia ezin zitekeen inolaz bestelakoa izan. Justizia mailako argudio eta trikimailuekin nekez eman ahal zaio erabakiari normaltasunaren berniza. Egiari egia zor, baina, Monarkia espainiarra ez da sekula «normala» izan, Francoren garaipenak emandako «zilegitasunean» eta Trantsizioaren lardaskerian oinarritua baita. Eta lardaskeria berri honek, beste behin ere, dekoratiboa ez den erakunde antidemokratikoa baten pribilegioak «legearen» arabera aldatzea ezinezkoa dela erakutsi du. Dena den, Monarkia espainiarraren etorkizuna, iragana baino babesgabeago datza.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo