GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | CITY PASS

«Surfaren hirian», taula gainean

p052_f02.jpg

Jonebati ZABALA | BILBO

Eskaintza turistikoa zabaldu du Donostiak, surfean ikasteko eta hirian bertan aterpetxean egonaldia egiteko. Pukas Surf Eskolaren eta Surfing San Sebastian eskolaren eskutik, Surf Camp-eko ikasleak Zurriola hondartzan arituko dira taula gaineko sekretuak ikasten. Ikastaroko parte-hartzaileek Uba aterpetxean egingo dute egonaldia. Surfean berezitutako ostatua da, taulak gordetzeko biltegia, arreta turistikoa, bilera aretoa eta jatetxea ditu, besteak beste. Hondartzatik hamar bat minutura dago, eta ohea eta gosaria barne, mantenu erdia ere aukeran izango dute. Hartara, surf ikasleek, kirolaz gozatzeaz gain, Donostia ezagutzeko aukera ere izango dute.

Adin guztietako jendeari zuzendutako eskaintza da Surf Camp; umeentzat, bikoteentzat, familientzat... Donostia Surf City izendatu zuten hiriko hondartzen kalitatea eta surf enpresen eskaintza zabala dela-eta. Izan ere, milaka turista hurreratzen dira bertara olatu bila, eta ondorioz, 50 pertsonak baino gehiagok osatzen duten surf klusterra sortu dute. National Geographic erakundeak, munduko hogei surf hiri onenen artean sailkatu du Donostia. Pakete turistiko honen bitartez, surfa eta turismoa sustatu nahi dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo