GARA > Idatzia > Kultura

1977ko belaunaldia omenduz, Bide Ertzean hirukote formatuan dator

p045_f02.jpg

A.A. | DONOSTIA

Polizia kontrol batean hil zituzten Ezkio-Itsason 1977an Sebas Goikoetxea eta Nikolas Mendizabal Zaharra. Bide Ertzean taldeko Ubeda anaien osaba zen Sebas eta gertaera horretatik abiatu dira «77» (Gaztelupeko Hotsak) diskoan belaunaldi oso bati omenaldia egiteko. «Jakin-min hori geneukan, garai horretan ze girotan bizi ziren. Ikusi dugu gazte askok ze ilusio zeuzkaten. Urrats horien bidegileei aitortza egin nahi diegu. Aldi berean, errepresio izugarria egon zen Euskal Herrian garai horretan», azaldu zuen Imanol Ubedak, igande honetan «7K» aldizkarian argitaratuko den erreportaje zabalerako egindako elkarrizketan. 1977ko ikuspegi hori osatzeko, Garbiñe Ubedak eta Koldo Izagirrek euren fikziozko kontakizunekin jantzi dute diskoa.

Boskote moduan aritu ondoren, hasierako hirukotera itzuli da taldea. Karlos Aranceguik (bateria) eta Imanol (gitarra) eta Joni (baxua) Ubedak osatu dute «77», Suso Saiz ekoizlearen laguntzarekin. Emanaldietan ere hiruko formatuan ariko dira. Lehenengoa Lekunberriko Kantinan egingo dute irailaren 29an eta urriaren 10ean Bilboko Kafe Antzokian izango dira. Xehetasun gehiago, bidertzean.com atarian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo