GARA > Idatzia > Euskal Herria

Epaiketa politikoa dela eta, uko egin diote deklaratzeari 25 auzipetuek

Atzo abiatu zen 2009ko hauteskundeetan D3Mren legez kanporatzea salatu eta bozetan parte hartzeko eskubidea aldarrikatzeagatik auzipetuta dauden 25 lagunen aurkako epaiketa. Uko egin zioten fiskalaren galderei erantzuteari, auzia politikoa dela argudiatuta.

p018_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

2009ko hauteskunde autonomikoen atarian gertatu zen D3Mren legez kanporatzea salatu eta bozetan parte hartzeko eskubidea aldarrikatzeagatik auzipetuta dauden 25 lagunen aurkako epaiketa hasi zen atzo Donostian, Egiako epaitegian. Hauteskunde-delitua leporatzen die fiskalak guztiei, eta batzuei, baita desobedientzia ere.

Epaiketaren harira, 80 pertsona inguru bildu ziren 9.00etan epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egiteko. Auzia salatu eta auzipetuei babesa adierazi zieten modu horretan. 10.00etan hasi zen epaiketa eta fiskalaren galderei ez erantzutea hautatu zuten auzipetuek, epaiketaren motibazio bakarra politikoa dela argudiatuta.

Atzoko saioaren ostean, astelehenean jarraituko du epaiketak. Egun berean, gazte mugimenduaren aurkako epaiketa abiatuko da Madrilen Auzitegi Nazional espainolean. Horretan, besteak beste, sei donostiar -Garazi Rodriguez, Asier Coloma, Mikel Eskiroz, Maialen Eldua, Eihar Egaña eta Aitziber Arrieta- epaituko dituzte.

Egoera honen aurrean, hainbat deialdiren berri eman zuten, motibazio politikoa duten epaiketak gaitzesteko. Hala, astelehenean bertan Egia auzoan elkarretaratze bat egingo dela iragarri zuten, 19.30ean. Bestalde, urriaren 19rako antolatu dituzten herri harresien berri ere eman zuten. Nor bere auzotik abiatuta, Groseko Katalunia plazan elkartuko dira guztiak, ekitaldia egiteko. Horretan, datozen hilabeteei begira gauzatuko duten lanaren berri emango dutela iragarri zuten.

«Atzera urratsa»

Testuinguru horretan, irakurketa propioa egiteko aukera aprobetxatu zuen Donostiako EH Bilduk. Alderdien legez kanporatzeak direla medio herritarrak epaitegietara eramaten jarraitzea «atzera urratsa» dela adierazi zuen. «Halakoak, iraganeko kontuak izan behar direla uste dugu», gaineratu zuen. «Zoritxarrez», ordea, 25 lagunen aurkako epaiketa honetaz gain, beste bederatzi donostiar ere epaituko dituztela gogorarazi zuen.

Egoera horri aurre egiteko, «egunotan burutzen ari den Bakearen Aldeko Alkateen Nazioarteko Konferentzian ikusi eta ikasi ahal izan dugun bezala», bake eta konponbidearen bidean aurrera egiteko eragile guztien ekarpena «beharrezkoa» dela nabarmendu zuen. «Egoerak eskatzen duen ardura mailarekin jokatzeak, besteak beste, gaur salatzen ari garen moduko jazarpen politikoak behingoz amaitu daitezen lan egitea dakar», nabarmendu zuen koalizioak oharrean.

Horregatik, «herritar gehienek hala eskatzen dutela jakinik», bakearen eta konponbidearen eraikuntzan «etengabeko ekarpena» egiten jarraituko dutela adierazi zuen.

Elkarretaratzea

Astelehenean izango du bigarren saioa atzo hasi zen epaiketak, gazte mugimenduaren aurka Madrilen hasiko den auziarekin bat eginez. Horregatik, elkarretaratzea deitu dute astelehenerako, 19.00etan Egia auzoan.

Eleak propone herramientas para armonizar luchas

Eleak y varias personas imputadas presentaron ayer en Iruñea una «caja de herramientas» para armonizar las distintas luchas en favor de los derechos civiles y políticos en Euskal Herria. Estos instrumentos nacen de una reflexión sobre las últimas experiencias, como los «herri harresiak» con Urtza Alkorta en Ondarru, el apoyo a Aurore Martin o Ekaitz Samaniego... El documento apuesta por la desobediencia y anima a la creación de muros populares, para lo que aporta una serie de ideas en grafismos y colores que armonicen a las distintas plataformas que surgen de la sociedad.

«Necesitamos una protección ante la represión y la injusticia de la que somos objeto. Tan solo la presión popular, tan solo un muro popular inmenso e impenetrable pueden evitarlo», afirmó una de las personas que están a la espera de juicio y que también recordó a Luis Goñi, que reaparecerá mañana. «Ha llegado la hora de la desobediencia. Al imponernos leyes injustas, nos obligan a elegir entre ley y justicia. Y apostamos sin duda por esta última. Este domingo, reivindiquemos y practiquemos la desobediencia», concluyó el representante de Eleak. Aritz INTXUSTA

Herri harresiak

Epaiketa politikoak salatzeko, herri harresiak antolatu dituzte urriaren 19rako. Nor bere auzotik abiatuta, Groseko Katalunia plazan elkartuko dira guztiak, eta bertan ekitaldia egingo dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo