Bermeoko Alde Zaharra lehengoratzeko «lan handia dago egiteko»
GARA | BERMEO
Sei hilabete bete ziren atzo Bermeoko Alde Zaharrean kalte handiak eragin zituen sutea gertatu zenetik -Bizkaiko azken 30 urteetako larriena-. Idurre Bideguren alkateak atzo adierazi zuenez, Bermeo gogor ari da lanean Alde Zaharra berreskuratzeko. Bere esanetan, «asko egin da, baina oraindik lan handia egin behar da» eta «erakundeen arteko kolaborazioa eta laguntza ezinbestekoak dira».
Birgaitze lanetan ari dira, sua sortu zen eraikinean ez beste guztietan; izan ere, oraindik ikerketa lanetan ari dira bertan, sutea zerk eragin zuen argitzeko.
Lanak oraindik epe luzerako izango direla esan zuen, eta gogorarazi zuen Bermeoko 25 familiak Aldundiaren menpeko etxebizitzetan jarraitu beharko dutela gutxienez urtea amaitu arte.