«DSS 1813-2013» film dokumentala Interneten ikus daiteke jada
Donostia erre eta suntsitu eta berreraikitzea erabaki zuteneko Bigarren Mendeurrena aitzakitzat hartuta, 200 urteotako kronika soziala bildu du lanak. Dokumentala RTVE eta EITB taldeen webgunetan aurki daiteke. Formattoo Media eta Orio Produkzioak ekoizpen etxeek, eta EITB eta RTVE taldeek egin dute elkarlanean «DSS 1813-2013» dokumentala, Donostiako Udalaren parte hartzearekin, eta aurtengo Donostia Zinemaldian estreinatu zen.