GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-25
«Pirinioak», Pauen, Pirinés kalean eta Aragon ostatuan ondutako egitasmoa
Voltairek esana da dagoeneko topiko erabiliegi bihurtu den Euskal Herriaren definizio hura, alegia, euskaldunok Pirinioen bi aldeetara dantza egiten dugun herria garela. Atzoko liburua kaleratu ondoren, lau herrialde daudela esan daiteke Pirinioen bi aldeetara soinu diatonikoa jotzen dutenak. Liburuak Katalunia, Okzitania, Aragoi eta Euskal Herriko kanturako eta erromeriarako errepertorioa biltzen du, herrialde bakoitzetik 15 pieza. Ikastaroak ere antolatu dituzte pieza horiek jotzeko.

DONOSTIA

Pirinioek banatu egin gaituzte maiz. Atzo Trikitixa Elkarteak kaleratu zuen “Pirinioak” liburuak, alabaina, elkartu egingo gaitu, bertan Katalunia, Okzitania, Aragoi eta Euskal Herriko trikitilarientzako 60 pieza bildu baitituzte, partitura eta guzti. Bilerak Pauen, Pirinés kalean eta Aragoi ostatuan egin dituzte. Jendaurreko ekitaldi batean atzo estreinatu zen Alaitz Tellaetxea Trikitilari Elkarteko lehendakari berriak esan zuenez, herrialde bakoitzak hamabost kantu ekarri ditu liburura, eta kanta bakoitzak aurkezpen bana zuela gaineratu zuen, sei hizkuntzatan, lau herrialdeetako hizkuntzez gainera frantsesa eta gaztelania erabili baitituzte. «Herrialde bakoitzari dagokion atalaren amaieran diskografia ere jarri dugu, kanta horren grabazioa non aurki genezaken jakiteko», esan zuen.

Agurtzane Aizpuruak, EHTEko langileak, gogora ekarri zituen Euskal Herriko elkarteak, 2001ean hasi ziren katalanekin harremanak. «Getxoko Trikitixa Egunera gonbidatu genituen, eta Carles eta taldetxo bat etorri ziren emanaldia ematera. Ordainetan, han antolatzen duten soinu diatonikoaren jaialdi batera joan ginen. Bai elkarte harremana eta bai pertsonala indartuz joan zen, eta 2005ean bururatu zitzaigun Kataluniako eta Euskal Herriko errepertorioa bilduko zuen liburu bat egitea, haiek hona etortzen direnean eta gu hara joaten garenean elkarrekin jo ahal izateko. Luze hitz egin ondoren, Pirinioek batzen dituzten lau herrialde biltzea erabaki genuen», adierazi zuen. Carles Beldak, orain Zugarramurdin bizi den Kataluniako akordeoi diatoniko jotzaile eta Aula de Música Tradicional-eko irakasleak lapurteraz hitz egin zuen eta herrialde bakoitzeko elkarteek egitasmoa nola bideratu duten agertu zuen. «Kataluniako Printzerrian lan egiten duen Aula izeneko eskola, Asociación de Gaiteros de Aragón, Conservatori Occitanian eta Trikitixa Elkartea dira proiektuan parte hartuko dutenak», azaldu zuen, eta herrialde bakoitzean aurkezpenak eginez egingo dituzten ikastaroen berri eman zuen.

Gaur goizeko hamaiketan hasita, Aian egingo dute ikastaroa. Ignacio Alfayé, Marc Seragini, Carles Belda eta Joseba Tapia izango dira hizketan, bakoitzak bere errepertorioaren berri emateko. Ikasle katalanak eta aragoiarrak izango dira ikastaroan. Bihar, Ezpeletako soinu Triki Elkartean egingo dute aurkezpena goizeko hamaiketan, eta beste hainbat ikastaro egingo dituzte ondoren beste hiru herrialdetan.

Marc Serafinik gogorarazi zuenez, okzitaniarrak kulturalki hurbilago daude Katalunia, Aragoi eta Euskal Herritik Parisetik baino, eta liburu hori elgarretaratze horretan lehen pausoa baino ez izateko itxaropena agertu zuen.

Herrialde bakoitzean trikitilari talde bat izan da aukeraketa egin duena.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Primero las bases y luego los plazos
Euskal Herria
Agentes sociales llaman a reforzar el proceso en la marcha de Bilbo
Euskal Herria
Ibarretxe anuncia una mesa tras el verano y el PSE le descalifica al instante
Euskal Herria
Zapatero solicitará luz verde antes del verano
Euskal Herria
Ana López, compañera de Sainz, queda libre
Euskal Herria
Balza considera «adecuada, justificada y proporcionada» la carga del 3-M
Ekonomia
La plantilla de VW pide a la dirección que «mueva ficha»
Ekonomia
Villepin insiste en los CPE en la «primera etapa de diálogo» con los sindicatos
Euskal Herria
Batasuna considera que la tarea prioritaria es acordar las bases de la Mesa de Solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea