GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-03-25
Poliziak Minsk-eko manifestariak atxilotu ditu
·Europar Batasunak Bielorrusiaren aurkako zigorrak iragarri ditu, nahiz eta zehaztu ez

Minsk-eko Urriko Plazako manifestariak, Mendebaldeko potentzien laguntza izan duten 200en bat lagunak, atxilotu ditu azkenean Poliziak. Bielorrusiako oposizioaren jarraitzaileak ziren eta joan den igandeko hauteskundeetako «iruzurraren» aurka ari ziren protestan. Europar Batasunak zigorrak iragarri ditu.

MINSK

Igande gauaz geroztik etenik gabeko protestaldia egin dute Bielorrusiako oposizioaren jarraitzaileek Minskeko Urriko Plazan, baina garai bateko Sobietar Batasuneko beste herrialdeetako arrakastarik gabe. Gau eta egun ehunka lagun egon da bertan, igandeko hauteskundeetan Alexandre Lukashenko egungo presidenteak «iruzurra» egin zuela salatzeko. Bielorrusiako Poliziak bukarazi zuen atzo protesta hori: plazara sartu eta une hartan bertan zeuden 200en bat manifestariak atxilotu zituen.

Poliziak emandako bertsioaren arabera, operazioak hamar bat minutu besterik ez zuen iraun, eta atxilotu guztiak hiriburuko polizia etxe batera eraman zituzten. Lehendabizi, Poliziaren furgonetek manifesta- riak inguratu zituzten, eta, ondoren, banan-banan atxilotu. Poliziaren arabera, ez zen istilurik gertatu operazioan.

«Iraultza amaitu da», esan zuen Yuri Podobed Poliziako koronelak Urriko Plaza hustu ostean. Goizeko hirurak aldera agertu ziren Poliziaren ibilgailuak, manifestariak inguratzera. Orduan, protestan ari zirenek eseraldia abiatu zuten, eta giza katea osatu zuten geroxeago. Manifestari gehienek ez zieten aurre egin agenteei, eta kamioietan sartu ziren. Beste batzuek, ordea, ez zuten sartu nahi eta poliziakideek egurtu egin zituzten. Ondoren, garbitzaileen garaia iritsi zen.

Atxilotuen artean Ukrainako, Poloniako, Georgiako eta Lituaniako herritarrak ere bazeuden, kazetariak horietako batzuk.

Alexandre Milinkevich hauteskundeetako galtzaileak atxiloketak salatu zituen eta manifestazioetara deitu zuen. Bere iritziz, Bielorrusiako «erregimena demokrazioaren imitazioa» da. «Indarkeriaren hizkuntza besterik ulertzen ez duen legez kanpoko Gobernua da», adierazi zuen.

Gainera, Milinkevich-ek Bielorrusiako agintarien aurkako zigorrak eskatu zituen. Eta Europar Batasunak berehala ase zuen haren nahia, nahiz eta ezer zehaztu ez. Bruselan egin zen gailurrean, Batasunak zigorrak ezartzea onartu zuen, baina argi dagoen bakarra da zigor ekonomikorik ez dela izango, «herritarrak ez kaltetzeko».



En la Bielorrusia profunda no comprenden las protestas
Nick COLEMAN

SALIGORSK

Tras una dura jornada de trabajo en la fábrica de fertilizantes Belaruskaly, mientras les sirven un poco de vodka, Igor y Vladimir se encogen de hombros ante las imágenes de las protestas de Minsk. Ellos no tienen nada que reprochar a Lukashenko, todo lo contrario.

Vladimir lo tiene claro: «Los manifestantes de Minsk no comprenden nada de la vida ­afirma desde la mesa que comparte con compañeros de trabajo en la cantina­. Son jóvenes y se divierten». Tanto él como Igor agradecen al presidente Lukashenko haber mantenido la economía del país bajo control estatal, comen- zando por su propia fábrica.

Con un salario mensual de unos 330 euros, ellos están bien situados en comparación con la media del país y rechazan las privatizaciones salvajes que enriquecieron a unos pocos en la vecina Rusia. «Si venden la fábrica, la ciudad se viene abajo. Todo el mundo se iría», sospecha Igor, que recuerda que tras el hundimiento de la URSS en 1991, «nos encontramos en un callejón sin salida, porque Bielorrusia era una gran cadena de montaje para la industria soviética».

Cuando Lukashenko llega al poder en 1994, rehabilitó la economía soviética ens la pequeña república «hermana» de Rusia. «Ahora tenemos un Estado estable», explica convencido Igor.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Primero las bases y luego los plazos
Euskal Herria
Agentes sociales llaman a reforzar el proceso en la marcha de Bilbo
Euskal Herria
Ibarretxe anuncia una mesa tras el verano y el PSE le descalifica al instante
Euskal Herria
Zapatero solicitará luz verde antes del verano
Euskal Herria
Ana López, compañera de Sainz, queda libre
Euskal Herria
Balza considera «adecuada, justificada y proporcionada» la carga del 3-M
Ekonomia
La plantilla de VW pide a la dirección que «mueva ficha»
Ekonomia
Villepin insiste en los CPE en la «primera etapa de diálogo» con los sindicatos
Euskal Herria
Batasuna considera que la tarea prioritaria es acordar las bases de la Mesa de Solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea