GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-25
Avironek ezin du azkenekoaren aurka hutsik egin
·Zuri-urdinek Toulon hartuko dute Jean Dauguer zelaian, 18.30ean

BAIONA

Avironek galdu ezin duen partida horietako bat dauka gaur, 18.30ean, Jean Dauguer futbol zelaian. Zuri-urdinek Toulon hartuko dute, sailkapeneko azkenekoa, eta ikusita hemendik aitzinera zer-nolako egutegia duten, ezinbestekoak dituzte gaurko lau puntuak, eta gehigarria ere lortzen badute, hobeto.

Lapurdiko hiriburukoak etxean ongi dabiltza jaitsierako borrokan dauden gainerako taldeen aurka, eta gaur puntuak etxean geratuko diren itxaropen osoa dute. Gainera, mirari bat beharko luke Toulonek mailari eusteko, gainerako taldeak baino askoz ere atzerago baitago.

Azkeneko postuan dago talde frantsesa, eta jokatutako partida guztietatik bi besterik ez ditu irabazi, eta 16 galdu. Guztira, 222 puntu egin ditu, mailako gutxiena, eta 554 jaso ditu. Hori bai, puntu gehigarriekin ongi ibili da, bost lortu baititu talde frantsesak.

Avironek aukera galanta galdu zuen joan den astean atzetik dituen taldeei aldea gehitzeko, baina ez zuen asmatu, eta orain gaurkoari begiratu beharko dio. Zuri-urdinak hamargarren daude, 6 partida irabazi, bat berdindu, eta 12 galduta. 362 puntu egin dituzte eta 456 jaso. Bost puntu gehigarri egin dituzte.

Jokalariei dagokienez, Tewhata taldera itzuliko da. Lesioa gainditu du, eta gaur hamabostekoan izango da. Beste aldetik, ordea, Thierry, Fromont eta Davies ez dira osatu, eta ez dute gaurko norgehiagoka garrantzitsua jokatzerik izango.

Touloni dagokionez, Loustaut eta Dridi izango dira hutsune bakarrak, eta gainerako jokalariak gaur Jean Dauguerreko berdegunean jokatzeko moduan izango dira.

Ez dira lehenengo aldiz neurtuko aurten Jean Dauguerren Aviron eta Toulon; izan ere, Europako lehiaketan bi talde horiek lehen fasean multzo berean baitziren, eta euskaldunek sekulako astindua eman zieten entsegu kopuru handia lortuta. Hala ere, partida honek ez du harekin zer ikusirik izango. Orduan, Toulonek ez zeukan aurrera egiteko inongo aukerarik, eta zuri-urdinek nahitaez irabazi behar zuten puntu gehigarri eta guzti, eta bi taldeetako jokalariek zuten ilusioa oso ezberdina zen. Gaur, Toulonek azkeneko aukera izango du Baionan, eta duen guztia ematera etorriko da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Primero las bases y luego los plazos
Euskal Herria
Agentes sociales llaman a reforzar el proceso en la marcha de Bilbo
Euskal Herria
Ibarretxe anuncia una mesa tras el verano y el PSE le descalifica al instante
Euskal Herria
Zapatero solicitará luz verde antes del verano
Euskal Herria
Ana López, compañera de Sainz, queda libre
Euskal Herria
Balza considera «adecuada, justificada y proporcionada» la carga del 3-M
Ekonomia
La plantilla de VW pide a la dirección que «mueva ficha»
Ekonomia
Villepin insiste en los CPE en la «primera etapa de diálogo» con los sindicatos
Euskal Herria
Batasuna considera que la tarea prioritaria es acordar las bases de la Mesa de Solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea