GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-03
Euskararen lurraldea handiagotu da, Alegia atzo UEMAko kide egin eta gero
Berrogeita hamabi dira dagoeneko udalerri euskaldun gisa UEMAko partaideak. Alegia izan da mankomunitateko bazkide egin den azken udalerria. Atzetik gehiago barneratuko direlako ziurtasunarekin, UEMAko bazkide izatea euskararen normalkuntzarako garrantzitsua dela adierazi zuen Alegiako alkateak. Egungo garai politiko «itxaropentsuotan» normalkuntza lortzen bada, euskarak, hor ere, paper garrantzitsua behar duela izan nabarmendu zuen.

ALEGIA

Irrikaren poderioz-edo, aurreikusitako ordua baino lehenago eman zuen ontzat Alegiako Udalbatzak Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) bazkide egitea; berrogeita hamabigarrena da, hain zuzen ere. Ospakizunen eguna izan zen atzoAlegian; izan ere, UEMAkobazkide egin zen, eta, gainera, udalerri euskaldunen mankomunitateak bertan egin baitzuen urtero egiten duen jaialdi nagusia.

«Herri ordezkariak garen legez, herriko premia eta beharrei erantzun behar diegu», adierazi zuen UEMAkolehendakariak, Miren Urreiztik, Alegiako herritarrei zuzendu zitzaienean. Eta erantzukizun horren jakitun eginez, Alegiak euskararen alde emandakopausoa txalotu zuen.Erantzukizun berari egin zionso Alegiako alkateak, Olatz Amundarainek, Tolosaldeko herria UEMAkokide egin zutenean. Herritarrez lepo zegoen aretoan, herritarrek euskaraz bizitzekoduten eskubidea gauzatzeko, konpromiso beharrezkotzat jo zuen Amundarainek Alegia udalerri euskaldunizendatzea. Are gehiago, orain arte egindako lanak nahikoa ez direla izan agerikoa dela gaineratu zuen, eta euskararen normalkuntzaren bidean aurrerapauso eta konpromiso ausarten beharra ere nabarmendu zuen.

Euskara, «txintxarrien ahotsa»

Herritarrak izan ziren Alegia UEMAko partaide izendatzean protagonista nagusi. Alegiarrak presente ziren Udalbatzan, eta jarraian egindako ekitaldian ere parte hartu zuten. UEMAkoudalerrietako ordezkariak ere izan ziren bertan; gainera, ordu erdi lehenago, Alegiako kultur etxean, UEMAren batzar nagusia egin zuten.

Euskal Konfederazioko kide Jone Josiek ere parte hartu zuen UEMA Egunean; Ipar Euskal Herrian euskararen egoera azaldu eta emandako aurrerapausoak nabarmendu zituen ekitaldian; hala nola, berrogeita bat herriko etxek euskararen alde harturiko konpromisoak. Konpromiso horiek nolabait «Estatu fransesak euskarari ukatzen dion babes legala» ematen diela esan zuen.

EHEko ordezkaritza ere joan zen Alegiara; baita EAko Onintza Lasa eta Batasuneko Karmele Aierbe eta Joseba Alvarez mahaikidea ere.

«Herria da gorputza hizkuntza bihotza, euskararen taupada txintxarrion ahotsa» zioen, «independentzia» lelodunarekin batera, Udaletik eskegitako pankartak. Alegiarren euskararen aldeko hautua ekitaldian ere ikusi zen. Dantzariak, txistulariak, trikitilariak, eta partaide aritu zen abesbatza ere Alegiako herritarrak baitziren.

Bertsolariek ekitaldi amaieran agurra eman eta gero, txekorra jateko parada iritsi zen. Herri bazkarian euskal kantuak abestuz aritu ziren, eta ostean erromerian. Arratsaldean ere jai giroak ez zuen etenik izan.



«Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza delako», hamar konpromiso

ALEGIA

Konpromisoak. Euskarak bizirautea nahi bada engaiamendu irmoak behar direla nabarmendu zuten atzokoan ere. Hitzetatik ekintzetara pasatzea, alegia; hitz horiek bederen euskaraz izanik, euskaraz egiteko, bizitzeko eskubidea berma dadin.

Hamar dira UEMAko dekalogoan ­«euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza delako» goitizena duena­ jasotzen diren konpromisoak; hain zuzen ere, Alegiako Udalak bere egin dituenak.

Honakoak dira konpromiso horiek: Udal langile eta arduradunekin euskara hutsean aritzea; udal agiriren bat gaztelaniaz egonez gero, ez sinatzea; euskara jasotzen duten zerbitzuak kontratatzea; euskararen betekizunak betetzen dituzten langileak hartzea; gaztelaniazko kontratuak ez sinatzea; diru-laguntzen esleipenetan eta baimenak ematerakoaneuskararen baldintza jasoa egoteaz arduratzea; Udalean aplikazio informatikoren bat jarriz gero euskarazko erabilpena ziurtatzea; erakunde publikoetatik gaztelania hutseko gutunen bat iritsiz gero bueltan bidaltzea; eta ekitaldi publiko guztietan euskaraz hitz egitea.



«Udaletatik hasi behar gara euskara bultzatzen, aldeko erabakiak hartuz»
Olatz AMUNDARAIN | Alegiako alkatea

Gaur (atzo) ospakizun eguna da, baina bihartik aurrera gure egin ditugun konpromisoak praktikara eramateari ekin behar diogu», esan zien alegiarrei Olatz Amundarainek. Euskararen aldeko erabakiak nahitaezkotzat jo zituen normalkuntza egoerara iristeko.

­Zerk bultzatu zintuzten UEMAko bazkide egitera?

Aspalditik genuen asmo hori. Lehen, agian, euskara hutsean lan egin arte ez sartzea hoberena izango zelakoan geunden, baina oraindik konpondu beharreko gauza asko ikusten genituen, eta hori bultzatzeko UEMAko kide izateak lagunduko gaituelakoan gaude.

­Eta zer esango zenieke mankomunitatean sartu gabe dauden udalerriei ?

Konpromiso eta erabaki politikoa da; lehentasuna zeri ematen zaion. UEMAn sartzeko baldintza batzuk bete behar dira ­adibidez, udalerriko %70 euskalduna izatea­, eta horiek, agian, herri guztietan ez dira beteko. Baina, betetze bidean, erabaki eta neurri batzuk hartu beharko lituzkete.

­Eta betetzen dituztenei?

Euskaldun izateko eskubidea dugula eta ezer ere ez garela ari eskatzen. Beste pauso bat da. Euskal Herrian gaude, euskara da gure hizkuntza eta udaletatik hasi behar gara euskara bultzatzen. Normalizazioa hortik etorriko baita, aldeko erabakiak hartuta. Orain arte bezala jarraituz gero ez baita euskara normalizatuko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Protesta contra la incineradora ante los junteros
Euskal Herria
Recuerdo a los gudaris y a los presos
Euskal Herria
Euskararen lurraldea handiagotu da, Alegia atzo UEMAko kide egin eta gero
Ekonomia
Los empresarios evitan reconocer las bajas por accidentes de trabajo
Kirolak
Casperrek izarrak menderatu zituen eta Hincapiek horia du
Mundua
Israel ataca con un misil la oficina del primer ministro palestino
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss