GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-07-03
- 1. etapa -
Casperrek izarrak menderatu zituen eta Hincapiek horia du
·Hushovd odoletan heldu zen;Etxebarriak ausardia azaldu zuen

1. etapa: Estrasburgo-Estrasburgo, 184,5 kilometro.

Ezaugarriak: Ibilbide laua.

Sailkapena:

1. JimmyCasper (Cofidis)4.10.10

2. Robbie McEwen (Davitamon-Lotto)d.b.

3. Erik Zabel (Milram)d.b.

4. Daniele Bennati (Lampre)d.b.

5. Luca Paolini (Liquigas)d.b.

6. Isaac Galvez (Caisse d’Epargne)d.b.

7. Stuart O’Grady (CSC)d.b.

8. Berhard Eisel (fdjeux)d.b.

9. Thor Hushovd (Credit Agricole)d.b.

10. Oscar Freire (Rabobank)d.b.

Gorabeherak: Denak heldu ziren helmugara.

BILBO

Cofidis taldeko Casper frantses txikiak ustekabea eman zuen atzo aurreneko saioan, eta faborito guztiak menderatu zituen Estrasburgoko helmugan. Elastiko horia, berriz, Hincapie estatubatuarrak eskuratu zuen. Hushovd liderra odoletan azaldu zen helmugan, eta erietxean bukatu zuen.

Egia esan, esprinta bitxia izan zen.Ez dago Petacchi: hortaz, ez da azken kilometroetan ardura osoa hartzeko talderik. Munduko txapeldun Boonenek gaizki neurtu zuen tartea, eta haizea aurka zuen flandestarrak. Horregatik gelditu zen. Hain zuzen, hori aprobetxatu zuen Casperrek eta ezkerretik atera zen McEwen eta besteak eskuinean zirela. Australiarra saiatu zen azken metroetan, baina Casperrek altxorra bilatu zuen eta ametsa bete zuen.

Bigarren mailako esprinterra da Casper, ezbairik gabe; 30 garaipen inguru ditu, baina ez goi mailako lasterketetan. Izan ere, aurten, Vendeeko sari nagusian Atom taldeko Gaztañagak Cofidisekoa gainditu zuen. Atzo, ordea, nagusi izan zen eta McEwen eta Zabel izarrak menderatu zituen.

Zerutik zulora erori zen Hushovd liderra, ordea. Zauri sakona egin zuen norvegiarrak eskuineko besoan, eta odoletan helmugaratu zen. Antza, Credit Agricole taldekoak kolpe ederra jaso zuen helmugako publizitatearekin. Horregatik, ospitalera eraman zuten medikuek.

Hortaz, elastikoa horia galdu zuen Hushovdek. Orain, Hincapieren sorbaldan da.Estatubatuarrak bi segundoak lortu zituen azkeneko tarteko helmugan, eta orain arte izan duen ibilbidean merezitako saria da. Beti egin du lana Armstrong nagusiaren alde, eta orain aukera du burua azaltzeko.

Zazpi protagonista

Eguneko ihesaldia zazpi txirrindularik egin zuten irteeratik, Unai Etxebarria euskaldun ausarta tartean. Euskaltel-Euskadi taldekoak honako iheskideak izan zituen: Portal (Caisse d’Epargne), Auge (Cofidis), Vaugrenard (fdjeux), Beneteau eta Sprick (Bouyges) eta Wegmann (Gerolsteiner). Bost frantsesak ziren. Saioak izan behar dute xedetzat sailkapen nagusiari begira hautagaiak ez dituztelako, hain justu ere.

Zazpiek ondo ulertu zuten elkar, baina ez zuten bost minutu baino gehiagoko aldea lortu.Dena den, mendiko sarian lehiatzeko astirik izan zuten. Hori zen helburu nagusia, saioa irabaztea ezinezkoa zela zekiten-eta.Azkarrena Wegmann izan zen ­aurten, Lizarran nagusitu zen­ Etxebarriaren aurretik. Hain zuzen, alemaniarrak iazko lorpena berdindu zuen ­Giroan, mendiko saria irabazi zuen Gerolsteiner taldekoak 2004. urtean­.

Bestetik, Etxebarriak protagonismoa eman zion elastiko laranjari, berriro ere. Seigarren Tourra du durangarrak eta inoiz ez doa etxera aurpegia eman gabe, nahiz eta azken egunetan ez izan zoriontsuenak, egia esan.

Beraz, tropelak ez zuen baimena eman eta aldea murrizten hasi ziren, emeki, lasterketa kontrolpean izateko. Buruan, Hushovd liderraren Credit Agricole multzoa Quick Step, Davitamon-Lotto, Milram eta Lampre taldeen laguntza jaso zuen azken kilometroetan, Alemanian sartu baino lehen ­guztira 21 kilometro egin zuten Ullrich-en herrian­. Ibilbidea ere alde zuten; errepidea zabala zen eta guztiz ordekan.

Tropela gertu zelarik, Beneteau azken ahalegina egin zuen, alferrik noski eta berehala harrapatu zuten. Hincapiek, berriz, bi segundu eskuratu zuen tarteko esprintean eta elastiko horia eman zion gero.



Matxin admite el interés por Freire

ESTRASBURGO

Josean Fernández Matxin admitió ayer su interés por hacerse con los servicios de Oscar Freire para el próximo año.

«Me gustaría ­reconoció, en declaraciones a Radio Euskadi­, pero no hay nada hecho, aunque ya hemos iniciado alguna conversación». Uno de los mayores escollos para fraguar su fichaje pasaría por «el dinero», considerable para «un contrato como el de Oscar».

El corredor cántabro, por otra parte, lamentaba lo sucedido con Hushovd, no solo por la propia lesión del noruego, sino porque era la rueda a la que se había pegado para intentar ganar la etapa. De todas formas, Freire se muestra confiado de cara a las próximas etapas, al encontrarse «en plena forma y con ganas. Pero hay que seguir luchando día tras día y como se ha visto en esta jornada no hay que fiarse de nadie. Los triunfos son muy complicados».

Tampoco anduvo mal colocado en el sprint Iñaki Isasi, para el que los últimos kilómetros fueron «una locura. He estado bastante adelante hasta la última recta, pero era muy larga, pegaba un poco de viento y era muy difícil. A ver otro día».

Sin opciones en la general, los franceses van a por las etapas

De la escapada de siete protagonista ayer, salvo Etxebarria y Wegmann, el resto fueron franceses, Portal, Auge, Vaugrenard, Benetau y Sprick. Una edición más, los franceses no tienen opciones cara a la clasificación general y deben reservas sus fuerzas cara a lograr triunfos de etapa, aunque saben que en las jornadas como ayer y con los equipos de los esprinters por detrás sus posibilidades de éxito son reducidas. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Protesta contra la incineradora ante los junteros
Euskal Herria
Recuerdo a los gudaris y a los presos
Euskal Herria
Euskararen lurraldea handiagotu da, Alegia atzo UEMAko kide egin eta gero
Ekonomia
Los empresarios evitan reconocer las bajas por accidentes de trabajo
Kirolak
Casperrek izarrak menderatu zituen eta Hincapiek horia du
Mundua
Israel ataca con un misil la oficina del primer ministro palestino
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss