GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-04
Arte grafikoak lantzeko webgunea ireki du Artelekuk

DONOSTIA

Kartografian, infografian, edizioan, serigrafian eta industria grafikoan lan egiten duten langileei zuzendutako web orri bat jarri dute martxan Artelekun arlo horietan ikasketak egiten dituztenei heziketa osagarria emateko. www.silographic.net da web orriaren izena eta eskaintza hau martxan jarri ahal izateko nazioarteko enpresa zenbaitek hartu dute parte.

Baionako ANTIC Pays Basque zentroarekin eta Baiona, Angelu eta Biarrizko arte eskolarekin et Suedia, Errumania, Portugal et Italiako hainbat enpresa, eskola eta unibertsitaterekin elkarlanean sortu du Artelekuk zerbitzu berri hori, Europako Komunitate Ekonomikoak bultzatzen duen Leonardo da Vinci proiektuaren barruan garatu baitute. Web orria bera martxan badago ere, Artelekuk horren barnean landu dituen zenbait eduki ezin dira oraindik erabili eta parte hartu duten taldeek hilaren bukaeran egingo duten bilera batean erabakiko dute nolako erabilera izango duen, hau da, librea izango den edo murriztua. Artelekuk erabilera publikoaren aldeko apustua egin du, baina ez dakite oraindik jarrera hori edo kontrakoa aterako den garaile.

Serigrafiaren arloan sumatutako prestakuntza faltari erantzuteko hasi ziren Artelekun web orriaren egitasmoa lantzen. Nerea Zapirain Silographiceko arduradunak esan duenez, «arte grafikoari lotutako heziketa aldatzen, modernizatzen eta egokitzen laguntzea da helburua».

Egitasmoa erdi-mailako enpresetako edo enpresa txikietako langileei zuzendurik dago bereziki. Webguneak informazio teorikoaz gainera, arazo jakin batzuk praktikan nola konpon daitezkeen agertzeko balio du, baita arlo horretako profesionalen arteko harremana bideratzeko ere. Heziketa horretan parte hartzen duten ikasleek agiri bat jasoko dute ikastaro amaieran.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Casi 40 muertos al descarrilar dos vagones del metro
Jendartea
Muere una mujer en Basauri acuchillada presuntamente por su compañero
Mundua
Bi etorkin hil dira Melillako hesia igarotzeko ahaleginean
Kirolak
A primera hora se despidió de Osasuna...
Ekonomia
Langile bat hil da elektrokutatuta Trapagaranen
Euskal Herria
La primera reunión pública entre Batasuna y el PSE será el jueves
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss