GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-04
Intsektu espezie berri bat aurkitu dute Aiako Harrian

DONOSTIA

Oiartzungo baso batean bizi den eta aurrerantzean Mayetia amicorum izenarekin ezagutuko den espeziea izan da Aiako Harrian egin eta atzo aurkeztu zuten Entomofauna proiektuaren aurkikuntza nagusia.

Lortutako emaitzak aurkezteko atzo egindako agerraldian ikerketan parte hartu duen Gipuzkoako Entomologia Elkarteko kideek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek aditzera eman zutenez, bost urtetan egin duten lanaren emaitza interesgarriak eskaini dituzte; izan ere, zientziarentzat espezie berri bat topatzearekin batera, EuskalHerrian orain arte ezagutzen ez ziren beste 22 espezie ere topatu dituzte. «Horietatik 5, Iberiar Penintsula guztian ere aurkitu gabe zeuden oraindik», adierazi zuten.

Are gehiago, Europako araudiak Komunitaterako interesgarriak diren espezie bezala kalifikatuak dituen hiru espezie ere aurkitu dituzte eta elkarteko kideek azaldu zutenez, «horietarako artatze eremu bereziak izendatu behar dira».

Ikerketaren egileek Aiako Harria Parke Naturalaren ezaugarriak nabarmendu zituzten. «Parkearen kokapen geografiko interesgarria aipatu beharra dago, Europako faunaren elementu asko Iberiar Penintsulara “sartzeko bidea» baita. Horiek horrela, Aiako Harria parke naturala interes biogeografiko handiko gunea dela nabarmendu zuten eta hori ikerketaren emaitzetan ere nabarmentzen dela azaldu zuten, «besteren artean, hamar bat espezie aurkitu baitira iberiar faunan aurretik ezezagunak zirenak».

Entofauna proiektuan hamar entomologoz osatutako talde batek hartu du parte eta 600 lagin inguru aztertu dira gau eta egunez parke naturaleko habitat desberdinetan. 500 fitxaz osatutako katalogo bat izan da emaitza eta bertan inguruko intsektuen faunarik esanguratsuena biltzen da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Casi 40 muertos al descarrilar dos vagones del metro
Jendartea
Muere una mujer en Basauri acuchillada presuntamente por su compañero
Mundua
Bi etorkin hil dira Melillako hesia igarotzeko ahaleginean
Kirolak
A primera hora se despidió de Osasuna...
Ekonomia
Langile bat hil da elektrokutatuta Trapagaranen
Euskal Herria
La primera reunión pública entre Batasuna y el PSE será el jueves
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss