GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-07-04
Zalantzak Phonaken Armstrongen lekukoa hartzeko
Denboraldi hasieran parte hartu zuen hiru lasterketetan irabazi ostean, eta iazko Tourreko lehen bostak gabe, Floyd Landis izan zitekeen faborito nagusia. Bere garaian nagusi eta iaz arerio izandako Lance Armstrongen lekukoa hartu nahi zuen Ameriketako Estatu Batuetara berriro maillot horia eramateko, baina Dauphinen Landis ez zen ibili nahi zuen bezala aldapan gora, eta hor Santi Botero eta Quique Gutierrezen laguntzarik ez du izango.

Denboraldi hasieran Phonaken baikortasuna urduritasun bilakatu da. Taldearen asmoa zen Landisek denboraldia ondo hastea gehiegi korritu gabe, atseden hartu eta Dauphinen bueltatzea Torrerako prestaketa osatzeko.

Landisek parte hartu zuen lehenengo hiru itzulietan ­California, Georgia eta, batez ere, Paris Niza­ garaipen handiak lortu zituen. Pro Tourreko proban aldapan gora Patxi Vila nafarra izan zen estatubatuarraren gurpila jarraitu zuen bakarra, eta erlojupekoan maila bikaina eman du beti. Lehenengo aldiz txirrindulari garaile bihurtu da, eta hori zen falta zitzaion bakarra.

USPostalen Armnstrongentzat Tourrean lan egitea zen haren papera. Dauphinen lortutako bigarren postua eta Algarveko itzuliko garaipena izan ziren lorpen handienak. Ez zegoen gustura, eta horregatik Phonaken eskaintza onartu zuen iaz nagusiaren kontra egiteko. Errepidean ez zion minik egin, bederatzigarren bukatu zuen Tourra onenen martxa jarraitu ezinik, baina bai ordea bere adierazpenekin. Armstrong tiranotzat jo zuen publikoki, eta hori eta Pereiro Hincapieren kontra esandakoa zela-eta, Pauren bidean Phonak eta Discoveryk tirabira handiak izan zituzten. Hincapie bere taldeko lagunak itotzeko zorian utzi zituen Pereirori aurrera joaten ez uzteko.

Galiziarrak ihes egin zuen azkenean tropeletik eta neguan Phonaketik, baina John Lelanguek ­talde suitzarraren managerra­ konfiantza osoa zeukan Landis eta harekin gelditzen ziren txirrindulari guztiengan.

Apirilean taldearen nagusiak adierazi zuen konfiantza hori: «Tourra irabaztera joango gara Floyd Landisekin. Motibazio handia dauka, aurten fisikoki eta mentalki hobekuntza nabarmena izan du, eta urte honetan irabazteko maila badauka. Lance Armstrong ez dago, lasterketa irekiago azaltzen zaigu eta talde indartsua eramango dugu maillot horia irabazteko. Santi Boterok Tourra prestatuko du eta hori izango da urteko lehenengo helburua. Landis eta bera aldapan gora ondo egongo dira, eta Gutierrez, Nicolas Jalabert eta Perdiguerorekin lan egiteko eta lasterketa kontrolpean izateko talde polita daukagu. Landis guretzako txirrindulari handia da, eta harekin irabaz dezakegu. Korritutako lasterketa guztiak irabazi ditu. Atsedena hartuko du eta Dauphinen eta Tourrean aurrean egongo da. Basso txirrindulari handia da, baina Landisek motibazio handia dauka eta Tourra irabazteko gai da».

Botero eta Gutierrez

Baina, apirila pasatu zen, eta maiatzean Santi Botero eta Quique Gutierrezen izenak atera ziren Eufemiano Fuentesekin lotuta. Valentziarrak, bitartean, Giroan bigarren postua lortu zuen. Duela bi urte Camenzind, Hamilton eta Santi Perezen positiboengatik Pro Tourretik kanpo gelditzeko zorian egon zen talde suitzarra, eta, horren ondorioz, hiru txirrindulari horiek kanporatzeaz gain, Urs Freuler managerra eta Alvaro Pino zuzendaria bota zituzten. Haien ordez Torreko inguruan zegoen John Lelangue eta Festinaren irudia garbitzen aritu zen Juan Fernandez iritsi ziren, eta dopingaren kontra borrokatzeko asmoa erakutsi zuten.

Santos Gonzalez iazko Vueltan taldetik bota zuten lehenengo postuetan zegoela, etapa bukatzeko gutxi falta zenean. Botero eta Gutierrezen izenak atera bezain pronto taldeak Tourretik kanpo utzi zituen. Landisek, beraz, ez du izango laguntza handiegirik mendietan. Alexander Moos, Victor Hugo Peña eta Martin Perdiguero izango dira lan hori bete beharko dutenak.

Ahulegi Dauphinen

Eta maiatza hilabete gogorra izan bazen, ekainean Phonakeko talde burua ahulegi ibili zen Dauphinen aldapan gora. Proba test bezala hartu zuen Tourrari begira eta Mont Ventouxeko bidean bere taldea gogoz jarri zuen tropeletik buru martxa gogortzeko asmoarekin. Bera izan zen atzean gelditu zen lehenengo faboritoa.

Dauphinetik Tourrera ­gainera gogortasuna azkeneko astean dago gehienbat Alpetetako etapetan­ badago forma berreskuratzeko denbora, faborito nagusiak ez dira orain errepidean, baina denboraldi hasierako itxaropenak zalantzak dira orain. Larunbatean bikain aritu zen irteeran segundo batzuk galdu ondoren. Orain mendietan eman behar du maila ona eta gaurko etapa, azkeneko kilometroetako sei mendateetan, inportantea da Landis eta Phonakentzat bere liderraren maila ikusteko. -



«Landis puede estar entre los cinco primeros, ganar es muy difícil»
Nicolas JALABERT | Ciclista del Phonak

Nicolas Jalabert está dispuesto a ayudar a Landis a quedar lo más arriba posible, pero no lo ve candidato claro a ganar, aunque lo desea.

­¿Resulta agradable trabajar para Floyd Landis? ¿Lo ve cómo aspirante al triunfo?

Para mí es un buen líder, no me plantea problemas para trabajar, todo lo contrario. Será difícil que gane. Me gustaría porque es mi líder, pero lo veo complicado porque hay mucha gente buena. Yo doy por seguro que estará entre los diez primeros. El año pasado hizo noveno y creo que éste puede estar entre los cinco, pero ganar es muy difícil.

­¿Tras trabajar para su hermano, demuestra que tiene un hueco en el pelotón sin él?

Intento hacerlo lo mejor que puedo. La diferencia de clase es grande entre mi hermano y yo. Mi trabajo es ayudar a los líderes y si llevo doce años de profesional es porque tengo un nivel suficiente para hacer cosas buenas para ello y he tenido la suerte de correr siempre en grandes equipos. Llevo cuatro años en CSC y Phonak desde que lo dejó Laurent.

­¿Es más difícil mentalizarse en el ciclismo para trabajar para los demás como usted que para ganar como él?

Es difícil este trabajo porque sufres mucho y nunca ganas nada, pero cuando gana mi líder estoy contento. Hay que mirar las cosas buenas para el equipo y para mí, si hago bien mi trabajo puedo seguir en el ciclismo, que es lo que me gusta. Mi trabajo es ayudar a los líderes y pocas veces puedo buscar mis logros personales.

­¿Le molesta que le pregunten o comparen siempre con su hermano?

No, me halaga porque Laurent me ha ayudado mucho y sigo siempre sus consejos.

­¿Necesita el ciclismo francés buscarle un sustituto?

Sí necesita, pero no debe buscarlo, sino esperar que llegue. -

J.I.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Casi 40 muertos al descarrilar dos vagones del metro
Jendartea
Muere una mujer en Basauri acuchillada presuntamente por su compañero
Mundua
Bi etorkin hil dira Melillako hesia igarotzeko ahaleginean
Kirolak
A primera hora se despidió de Osasuna...
Ekonomia
Langile bat hil da elektrokutatuta Trapagaranen
Euskal Herria
La primera reunión pública entre Batasuna y el PSE será el jueves
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss