GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-04
- Sokatira
Nuarbek bigarren garaipena lortu du

DONOSTIA

640 kiloko azkeneko jardunaldia emozioz beteta iragartzen zen. Herenegun Lesakan jokatu zen azkeneko saioa, eta azkenean pisu horretako Euskal Herriko txapela Nuarbera joan zen. Denboraldiko bigarrena lortu dute gorritxoek, 680 kilokoa ere eurek lortu baitzuten.

Nuarbe eta Gaztedi berdinduta heldu ziren ligaxkako azkeneko jardunaldira. Denak bi talde hauek elkarren aurka jokatu behar zuten saioari begira zeuden. Lehen tiraldiak hamaika minutu pasa iraun zituen, baina epaileek ez zuten baliotzat eman. Izan ere, bi taldeak hankak lurrean ongi itsatsi eta ia mugitu gabe jarraitzen zuten, eta epaileek tiraldia bertan behera utzi, eta hasieratik jokatzera behartu zituen taldeak.

Gero, Nuarbek bi tiraldiak irabazi egin zituen, eta horrekin batera 640 kiloko txapela lortzeko modua egin zuten. Gaztedikoek, berriz, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten.

Hirugarren postua erabakitzeko ere lehia gogorra iragartzen zen. Azkeneko jardunaldira berdinduta heldu ziren Goiherri A eta Areso, eta postu hori ere erabaki beharra zegoen. Nafarrek oso lan ona egin zuten Lesakan, eta Goiherri mendean hartzeko modua egin zuten, eta horrek hirugarren postua eskuratzeko balio izan zien.

Azkenean, Goiherrik laugarren postuan amaitu zuen pisu horretako ligaxka. Gainerako postuetan ez zen inongo aldaketarik izan. Datorren asteburuan 600 kiloko ligaxkari ekingo zaio.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Casi 40 muertos al descarrilar dos vagones del metro
Jendartea
Muere una mujer en Basauri acuchillada presuntamente por su compañero
Mundua
Bi etorkin hil dira Melillako hesia igarotzeko ahaleginean
Kirolak
A primera hora se despidió de Osasuna...
Ekonomia
Langile bat hil da elektrokutatuta Trapagaranen
Euskal Herria
La primera reunión pública entre Batasuna y el PSE será el jueves
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss