GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-07-04
- Pilota
Ibarrolak eta Kurutxarik ezustea eman eta finalean dira

DONOSTIA

Ibarrolak eta Kurutxarik ezustea eman eta Arrangoitzeko Torneoko finalean sartu dira, Sorhuet eta Ezkurra II.a 40 eta 27 menderatuta.

Sebastien Sorhuet eta Paxkal Ezkurra ziren txapela janzteko hautagai nagusietakoak, baina Urruñako atzelaria ez dago bere unerik onenean, eta hori nabaritu egin zen herenegun jokatu zuten neurketan.

Partida nahiko parekatuta joan zen hamazazpigarren kintzera bitarte, eta 17 eta 17 berdinduta egon ostean, 25-17 jarri ziren aurretik irabazleak, eta hori gainditu ezinezkoa izan zen Sorhuet eta Ezkurra gaztearentzat.

Irabazleak hobeto aritu ziren. Bai aurrean eta bai atzean erabat nagusitu ziren, eta aukera oso gutxi eman zieten aurkariei, eta ongi merezita lortu zuten finalerako txartela. Oren eta erdi iraun zuen lehen finalerdiak, eta harmailak, berriz, bete egin ziren.

Finalean aurrez aurre izango duten bikoa zein den jakiteko, datorren igandera bitarte itxaron beharko dute, egun horretan jakingo baitute noren aurka lehiatuko diren txapelaren lehian. Ezkurra I.a-Ozafrain Larretxea-Etxetoren aurka neurtuko dira. Azken horiek dira faborito. Finala uztailaren 16an jokatuko dute.

Kanboko Torneoa

Kanbon ere datorren ostegunean jarriko da abian bertako torneoa. Amateurrak eta profesionalak nahastuta lehiatuko dira lehiaketa horretan. EPB enpresak bost edo sei pilotari fitxatu nahi ditu datorren negurako, eta udako torneoak aprobetxatu nahi ditu gazteak ikusi eta zein fitxatu erabakitzeko.

Uztailaren 6an, Duhau eta Olaizola Ezkurra I.a eta Lanberten aurka neurtuko dira final-laurdenetako neurketan. Irabazlea finalerdietarako sailkatuko da, eta uztailaren 13an Karrikart eta Jeanotsen aurka neurtuko dituzte indarrak.

Bigarren finalerdian, berriz, Agirre eta Rene Dermit Hagihapal eta Maiteren aurka lehiatuko dira. Bi finalerdietako irabazleak uztailaren 27an jokatuko den finalean neurtuko dira. Partida guztiak gauean jokatuko dituzte, 21.00etatik aurrera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Casi 40 muertos al descarrilar dos vagones del metro
Jendartea
Muere una mujer en Basauri acuchillada presuntamente por su compañero
Mundua
Bi etorkin hil dira Melillako hesia igarotzeko ahaleginean
Kirolak
A primera hora se despidió de Osasuna...
Ekonomia
Langile bat hil da elektrokutatuta Trapagaranen
Euskal Herria
La primera reunión pública entre Batasuna y el PSE será el jueves
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss