GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-07-04
- Zesta-punta
Bost bikote eder Donosti Jai Alai Pro Torneoaren bila
·Irastortzak APP zirkuituan iaz lortutako garaipena errepikatu nahi du

DONOSTIA

Ameriketako Estatu Batuetan erbestean dabiltzan pilotariak iritsi dira Euskal Herrira udako torneo eta txapelketa nagusiak jokatzeko. Horietako bat, II. Donosti Jai Alai Pro Torneoa, atzo bertan aurkeztu zuten. APP zirkuiturako puntuagarria izango da eta bost bikotek hartuko dute parte.

Lehia larunbat honetan bertan hasiko da atariko partida batekin. Foronda-Fundazuri eta Konpa-Goitia bikoteek finalerdietarako txartela izango dute jokoan. Irabazleek Barronio eta Praderaren aurka jokatuko dute uztailaren 22an.

Beste finalerdia erabakita dago eta uztailaren 15ean lehian izango diren bikoak Odriozola-Irastortza eta Goixerri-J.Arriaga izango dira. Final nagusia uztailaren 29an jokatuko dute Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan.

Iaz bezalaxe, aurten ere pilotariek Loreak Mendian arropa-etxe euskaldunak diseinatutako elastikoak jantziko dituzte eta irabazleek Oteizaren artelanetan oinarritutako sari berezi bat jasoko dute.

Markina ere prest

Donostia eta Gasteizko torneoekin batera APP zirkuitua osatzen duen beste lehiaketa ere, Markina Hiria Saria, hasteko prest dago. Donostian ez bezala, lau bikotek hartuko dute parte eta denak denen aurka jokatuz ligaxka osatuko dute. Bikoteak hauek izango dira: Konpa-J.Arriaga, Goixerri-Pradera, Foronda-Irastortza eta Barronio-Goitia.

Neurketa ostiral honetan jokatuko dute Markinako Unian gaueko 22.30ean eta sua irekiko duten bi bikoteak Foronda-Irastortza eta Goixerri-Pradera izango dira. Lehiaketako beste neurketa guztiak uztaileko ostiral eta igandetan jokatuko dituzte, finala uztailaren 28rako aurrez ikusita dago eta uztailaren 16an jaialdi berezi bat antolatuko du Jai Alive zesta-punta enpresak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Casi 40 muertos al descarrilar dos vagones del metro
Jendartea
Muere una mujer en Basauri acuchillada presuntamente por su compañero
Mundua
Bi etorkin hil dira Melillako hesia igarotzeko ahaleginean
Kirolak
A primera hora se despidió de Osasuna...
Ekonomia
Langile bat hil da elektrokutatuta Trapagaranen
Euskal Herria
La primera reunión pública entre Batasuna y el PSE será el jueves
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss