GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-04
Aznar: «Autodeterminazioa onartu ostean, elkarrekin doaz Gobernua eta terroristak»

NAVACERRADA

ETArekin Euskal Herriko eta Estatu espainoleko etorkizunari eragiten dion «negoziazio politikoa» onartu izana egotzi zion atzo Jose Maria Aznar presidente ohiak Rodriguez Zapaterori, baita euskal herritarren autodeterminaziorako eskubidea onartu izana ere.

Urrunago ere joan zen Aznar. Zapaterok bere ekintzekin gizarteari helarazten diona, bere ustez, Jesus Maria Pedrosa zein Miguel Angel Blanco bezalako biktimak «alferrik hil zituztela» baita. «Zein ari da jokoa irabazten? Terroristak eta borreroak. Zertarako jarraitu zuen Pedrosak, Miguel Angel Blanco zein beste hainbat pertsona bere aurretik jausten zirela ikusita? Ezertarako ere ez? Ba hori da bere ekintzekin Gobernuko presidenteak adierazten duena: erail zituzten horiek guztiek alferrik jarraitu zutela. Alferrik hil zituztela», gaitzetsi zuen.

Navacerradako FAES campusaren inaugurazioan esan zituen horiek Aznarrek ­bera da FAESeko burua­, eta bertan salatu zuen «terroristek pentsatzeko duten modu berezi» hori Euskal Herriko eta Estatu espainoleko etorkizunari eragingo liokeen «negoziazio politikoa» inposatzen saiatzean datzala. «Joan den astean hori onartu zuen Zapaterok. Gobernuak terroristei agertu die beren baldintzak onartzeko prest dagoela. Egun zehatzean, esan zioten lekuan, exijitu zizkioten hitzak esan zituen. Orain elkarrekin doaz», gaineratu zuen.

Kritika sortarekin jarraituz, PPko agintari gorena izan zenak esan zuen «espainolen gehiengo handi batek, euskaldunak barne», pozez zoratzen egon beharrean «eskuak burura daramatzatela kezkatuta», eta inkestaz inkesta, «terroristek eskatzen dutenari muzin egin behar» zaiola.

EAEko PPko kide Carmelo Barriok PSEk Batasunarekin izango duen bilkura gaitzetsi zuen, hitzordua «prezio politikoa» izango delakoan: bere ustez, zehaztu egingo dira Gobernua «ETA-Batasunari ordain- tzeko prest dagoen xede politikoak». Alderdien mahaia sortuz gero, «Nafarroako autonomia eta Euskal Herriko independentzia jokoan» egongo direla uste du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Casi 40 muertos al descarrilar dos vagones del metro
Jendartea
Muere una mujer en Basauri acuchillada presuntamente por su compañero
Mundua
Bi etorkin hil dira Melillako hesia igarotzeko ahaleginean
Kirolak
A primera hora se despidió de Osasuna...
Ekonomia
Langile bat hil da elektrokutatuta Trapagaranen
Euskal Herria
La primera reunión pública entre Batasuna y el PSE será el jueves
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss