GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-04
Prozesua bultzatzeko ekimenak antolatu ditu ezker abertzaleak Sanferminetan
Herri mobilizazioaren bidez prozesuari bultzada emateko eta Euskal Herriko errealitate sozio-politikoari buruzko informazioa eskaintzeko, ekitaldi anitz antolatu ditu Iruñerriko ezker abertzaleak Sanferminetan. Hartara, bulego bat ipiniko dute uztailaren 6tik 9ra. Goiz eta arratsaldez zabalik egongo da Kuria kalean. 1978an bizi zen egoera gogora ekarri ondoren, aurtengo jaien izaera «berezia» nabarmendu zuten eta jendarteari parte hartzeko deia egin zion.

IRUÑEA

San Fermin jaiei begira, Iruñerriako ezker abertzaleak ekimen desberdinak prestatu ditu. Atzoko agerraldian adierazi zutenez, hiru lan ildo jorratu nahi dituzte, batetik, «herri mobilizazioaren bidez, gatazka konpontzeko prozesuari bultzada eman, Nafarroan egin behar den aldaketa politikoaren katalizatzaile bezala» eta, bestetik, Udalak bultzatzen duen jai eredu «kontsumista eta pribatizatzailea»ri aurre egiteko, herri eragileek antolatzen diren ekimenak finkatu.

Era berean, munduko beste herrietatik Iruñera hurbiltzen diren pertsona orori Euskal Herriko errealitate sozio-politikoari buruzko informazio «zabala» eskaini nahi die ezker abertzaleak. Hartara, «informazio politikorako bulegoa» zabalduko dute Kuria kalean, 17. zenbakian. Hilaren 6tik 9ra irekita egon da 11.00etatik 14.00etara, goizez eta arratsaldez, 16.30etatik 19.00etara. Egun horietan ere eta ordutegi berean, «Borrokarako dei eginaz irrintzi bat dabil» erakusketa ikusgai izango da. «Zalantzarik gabe, aurtengo Sanferminak hausnarketarako motiboa ematen digute; su eten iraunkorraren eta gatazka politikoa konponduko duen prozesuaren urteko sanferminak dira hain zuzen. Nafarrora aldaketa politikoa ekarriko duen hauteskundeen aurreko sanferminak ere badira», plazaratu zuen Expe Iriartek. Berarekin batera Piru Zabalza, eta Gorka Maio zeuden mahaian eserita. Beraien hitzetan, aurtengo Sanferminak 1978koekin «antza handia dute».

Hala, zabaltzen ari diren aukera berriak eta «nafarrok gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubideak eskuindarrengan sorrarazten ari duen urduritasuna» nabarmendu zituzten.

Dena den, desberdintasunak ere antzeman zituzten. «UCD eta AP salbu, hegoaleko probintzien instituzionalizazio komuna eta Segurtasun Indarren kanporaketaren alde alderdien artean zegoen adostasunetik marko autonomiko zatitzailearen erabateko defentsara pasa gara eta gehiengo politikoak normaltasun osoz hartzen ditu segurtasun indarren eskuduntzak», salatu zuten agerraldian.

Txupinazora ikurrinekin

Jaiei behar bezalako hasiera emateko, txupinazora ikurrinak eramateko deialdia egin zuten. 13.00etan, euskal preso eta iheslai politikoen aldeko brindis ospatuko da San Frantzisko plazan. Hilaren 7an, San Fermin egunean, Pernando Barrenak bake prozesuari buruzko hitzaldia emango du ingelesez 12.00etatik aurrera. Arratsaldean, 20.00etan, Etxeraten elkarretaratze mugikorra abiatuko da Sarasate pasealekutik.

Larunbatean, presoen aldeko bazkaria egongo da eta manifestazioa German Rodriguezen oroimenez. Hilaren 10ean, Gora Iruñea izenean, San Fermin herrikoien aldeko eguna ospatuko da. Hurrengo egunean, Segik deituta, «Harresiak bota ta independentzia irabazi» lemapean manifestazioa egingo da 19.30ean Baratxuri enparantzatik. Hilaren 14an, Etxeratek elkarretaratzea egingo du .

Ekimen horiez gain, beste hainbeste ekitaldi herrikoi antolatu dituzte, hala nola, pankarta tailerrak, bazkariak Alde Zaharrean, musika poteoa edo Argaren jaitsiera.



Homenaje a Germán Rodríguez y kalejira por los derechos de los presos
A.L.
IRUÑEA

El próximo sábado, 8 de julio, se cumplirán 28 años de la muerte por disparos de la Policía española de Germán Rodríguez en Iruñea y de las cargas policiales que se saldaron con decenas de heridos, muchos de ellos de bala. El recuerdo y denuncia de aquellos Sanfermines volverá a estar presente en las fiestas iruindarras que empezarán el jueves.

La Comisión Hilarria Batzordea, Askatasuna y las peñas de Iruñea han organizado diversos actos, entre ellos un homenaje al joven militante de LKI. La cita, como cada año, será en la Avenida Roncesvalles, cerca del lugar donde murió, a las 13.00. Además de recordarlo, exigirán al Ayuntamiento que, una vez terminadas las obras de construcción del párking subterráneo reponga la estela de Germán Rodríguez, «patrimonio de Iruñea», tal y como remarcaron en la comparencia.

Ya por la tarde, en la Plaza de Toros, donde se originaron los sucesos de 1978 al irrumpir la Policía, las peñas sanfermineras guardarán el habitual minuto de silencio al inicio de la corrida y no habrá música hasta el segundo toro.

A las 20.30, se realizará un segundo acto de recuerdo en la misma plaza y, a continuación, a las 20.40 aproximadamente, comenzará una kalejira en defensa de los derechos de los presos políticos vascos a convocatoria de Askatasuna y las peñas.

Al término de la movilización, que llevará por lema «Konponbidearen bidetik, alde hemendik. German gogoan zaitugu», Hilarria Batzordea, Askatasuna y las peñas leerán en la plaza del Ayuntamiento un comunicado conjunto.

Además de presentar estos actos, representantes de los citados colectivos realizaron un paralelismo entre el contexto que rodeó los Sanfermines de 1978 y el actual.

«Una pancarta reivindicó la amnistía en la plaza de toros. Hoy reclamamos los derechos de los presos políticos vascos. Estábamos entonces en plena transición política hacia una nueva situación. Ahora nos encontramos ante el posible inicio de un proceso de reconocimiento de los derechos del pueblo vasco», resaltaron. «Este 8 de julio queremos rememorar lo sucedido para que no se vuelva a repetir y para que nadie trunque, como entonces, las ansias de paz y libertad», añaden.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Casi 40 muertos al descarrilar dos vagones del metro
Jendartea
Muere una mujer en Basauri acuchillada presuntamente por su compañero
Mundua
Bi etorkin hil dira Melillako hesia igarotzeko ahaleginean
Kirolak
A primera hora se despidió de Osasuna...
Ekonomia
Langile bat hil da elektrokutatuta Trapagaranen
Euskal Herria
La primera reunión pública entre Batasuna y el PSE será el jueves
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss