GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-07-25
Nablus

Esnatu eta segituan korrika batean atera ginen ostatutik. Israelgo Armada Mukatan sartu zen (Palestinako segurtasun indarren egoitza), hiru lagun hil zituen eta egoitza suntsitzen ari zen. Nabluseko Mukata, egun, itxura espektral batez, desitxuratuta agertzen da okupazio armadak bonbardatu zuelako, hala ere Palestinako Segurtasun Indarren bulegoak bertan zeuden. Bertara hurbildu ginen gertatzen ari zena ikustera eta taxien, kuxkuxeroen eta gazte borrokalarien kaosa topatu genuen. Sionisten bulldozerrek eta indusmakinek egoitza txiki-txiki eginda uzten zuten bitartean, okupazio armadaren tanke eta jeepek besteen basakeria babesten zuten. Gazte pilo bat harriak eta molotov koktelak hartuta militarrei oldartzen zitzaizkien eta besteek tiroz erantzuten zioten gazteen matxinadari. Nagusiek, urrundik eta etsipenez beterik, sionis, eta etsaiak madarikatu. Inguruko kaleetan anbulantzien joan-etorri eroak gerora jakingo genuena iragartzen zigun. Lau lagun hil eta hogeita hamar zauritu zituzten.

Arratsaldean zaurituetako batzuk bisitatu genituen ospitalean, balaz zauritutako mutil gazteak denak. Zaintza berezietako gelan hamazazpi urteko gaztetxo bat hiltzorian zetzan eta ondoko gelan bere ama negarrez. Lagun palestinar batek azaldu zion euskaldunak ginela eta elkartasun hitz batzuk esan nahi genizkiola. Zer esan, ordea, semea hiltzorian daukan ama bati? Nola azaldu amorrua, elkartasuna, etsipena? Nork azalduko die Gazan eta Libanon eraildako hirurehunetik gora lagunen amei beren seme-alaben heriotzaren zergatia?

Gaur gauean, berriro ere, tiro hotsak entzungo dira Nabluseko alde zaharreko karrika estu, ilun eta nahasietan. Hiru mila urteko historia ikusi duten karriken labirinto hau sionisten jazarpenaren lekukoa izango da gauero bezala. Kalashnikovak M16-en kontra oldartuko dira berriro ere, David eta Goliaten kondairaren bertsio balistikoa.

Koldo Sagasti - Komite Internazionalistetako brigadista Palestinan



Plaza
«Plazara noa, erosketak egitera», zioen nire amak baserritarrengana egunero

joaten zenean, eta, egun, oraindik emakume askok horrela diote, plazara. Zergatik, ba, plazara? Plaza bat zelako, plaza irekia, plaza publikoa, zuhaitz eta guzti. Garai batean orduak ematen genituen bertan jolasean, alde batean arrandegia eta bestean Bretxako merkatua zeuden. Geroago, eta baserritarren lan baldintzak hobetzeko, estalpe moduan, zutabe batzuen gainean teilatua jarri zen, baina plaza irekia eta publikoa izaten jarraitu zuen.

Tamalez, azken urte hauetan pribatizaziorako joera nabarmena izaten ari da udal gobernuaren zein udal talde gehiengoaren aldetik, eta horren adibide garbia egun ezagutzen dugun Bretxa gunea da: Arrandegia eta merkatua lur azpian, eta plazan kristalezko itxitura eskailera mekaniko eta igogailuekin. Zubitxo pare baten bitartez alboko eraikinekin lotura du. Kristala erabili zuten itxiturak paisaian duen eragina «gutxitzeko»; gainera, orain itxi egiten dute gauero. Beraz, plaza ez da jada erabat publikoa eta irekia.

Hori gutxi balitz bezala, Udalaren egungo asmoa itxitura hori kentzea da, baina ez berriro plaza berreskuratzeko, ez, beste eraikuntza sendo bat sortzeko baizik. Alboko eraikinekin ez du loturarik izango, eta, horrela, hirugarren eraikuntza finko bat izango dugu garaian plaza publikoa eta irekia zegoen gunean. Nolako aldaketa! Txan magoak ez luke inolaz ere horrelakorik lortuko.

Eta zertarako eraikuntza hori? Akaso auzotarren beharrak asetzeko asmoarekin? Bai zera! Turismo bulegoa eta autobus konpainiaren bulego bat ezartzeko, horretarako eraiki nahi dute edifizio hori. Beti bezala, auzo honetan kanpotarrei begira egiten dira gauzak. Bitartean, auzoak bere aspaldiko beharrak aldarrikatzen jarraitzen du, hots, kirol gune duin bat, kultur gune propio bat, eskola duin bat... Bide batez, noiz demontre bukatuko dituzte Zuloaga eskolako obrak? Anoeta estadioa egiteko denbora gutxiago eman zuten. Zoritxarrez, horrelakoekin ohituta gaude auzo honetan, beti hitz politak udal agintarien aldetik, baina emaitza urriak.

Kanpotarrentzat urdaiazpikoa eta bertakoentzat hezurra. Alde zaharrari ez diote jaramon handirik egiten, eta, gainera, plaza bat lapurtu diote. Eskerrak «sozialistak» direla.

Manu Errazkin - Donostia



La obesidad y la depresión
No hace tantos años se consideraba la obesidad como sinónimo de salud, y en parte lo era frente a los problemas, mucho mayores, que producía la hambruna. La dieta natural rica y variada cobra una importancia decisiva entre la obesidad y la salud mental. Cuanto a más volumen/peso en la ingestión alimentaria sometamos a nuestro organismo, más contaminantes nocivos para nuestra salud entrarán e invadirán nuestro metabolismo con sustancias tóxicas que incorporan en los procesos industriales a los alimentos procesados, además de los cloruros sódicos (sal común). Los radicales libres, conservantes, saborizantes, metales pesados... intoxican nuestro metabolismo. Además de la salud cardiovascular, la mental es otra víctima del sobrepeso. Se incrementa la obesidad con los tratamientos ansiolíticos y antidepresivos. Por todo ello, las personas obesas son un 25% más proclives ha sufrir alteraciones en el estado de ánimo o trastorno de la ansiedad, incluida la depresión, que las que tienen un peso normal. En el caso de estadounidenses caucásicos y personas con mayor grado de formación con obesidad, las probabilidades son un 44% más.

Es necesario consumir alimentos ricos y equilibrados, y sobre todo la suplementación de vitaminas hidrosolubles: C y grupo B, y realizar ejercicio moderado, preferentemente caminar sin llegar a agotarse e ir incrtementando la intensidad de los paseos a medida que se obtenga más resistencia. Ahora, con las altas temperaturas, es necesario ingerir al menos dos litros de agua por día.

El trabajo realizado por investigadores del Center for Health Studie en Seattle, coordinado por el Dr. Grez Simón, se basó en una esncuesta personal realizada a 9.125 personas adultas de ambos sexos, por lo que se ha convertido en el estudio sobre ambos factores (depresión y obesidad) más extensos.

Antonio Valcárcel - Presidente de Tubal, Asociación Para la Ayuda y Autoapoyo a los Enfermos

Depresivos de Euskadi



Separatismo de vascos
El vasco de a pie siente que su país está colonizado por el imperialismo español. Intereses económicos muy grandes por parte de importantes peces gordos, a los que no les interesa de ninguna manera que los vascos se independicen, además de los abstrusos españolazos, han conseguido que se les niegue un referéndum. A pesar de que: 1­ El idioma, la cultura vasca, los estatutos y fueros... quedaron reducidos a cenizas durante el franquismo. 2­ No hay en Europa ninguna región, ni siquiera Irlanda del Norte, que tenga el grado de autogobierno del Gobierno vasco. 3­ Durante la democracia se han hecho cuantiosísimas inversiones económicas... El vasco sigue sin sentirse español. No se le puede comprar; la razón de su sentimiento va más allá del dinero. En Québec llevan autodeterminándose muchos años y sale que no, a los escoceses se les dio la oportunidad de votar y quisieron seguir perteneciendo al Reino Unido... A estas alturas del siglo XXI, y en una sociedad tan teóricamente libre y democrática, es injusto que a unos dos millones entre vascos y navarros se les obligue a pertenecer a un país que no quieren y se les niegue el derecho a ser preguntados; se les niegue la libertad de preferir lo menos sabio.

Jose María Méndez Méndez - San Francisco de Olivenza (Extremadura)



Testimonio
A propósito del ataque judicial iniciado por el Estado español contra Arnaldo Otegi aduciendo que ha llamado a Su Majestad Don Juan Carlos de Bourbon «jefe de los torturadores» en su calidad de jefe de los ejércitos y, por tanto, jefe del cupero del Ejército español conocido como Guardia Civil (recordemos que Pío Baroja decía: «La Guardia Civil es la menos civil de todas las guardias»), me creo en la obligación moral de decir que yo mismo, y muchos más que conozco, hemos sido torturados por funcionarios al servicio del Estado cuyo jefe vitalicio e inelecto es precisamente el mencionado Don Juan Carlos de Bourbon, de la conocida familia de los Bourbon, procedentes de La Venmdôme, lugar francés situado entre Le Mans y París, y que después de afortunados matrimonios y oportunos fallecimientos, llegó al citado cargo de Jefe del Estado español.

Josemari Alix Trueba - Karrantza. Miembro de TKT



Arrazakeria desagertzeko neurri paregabeak
Aurrekoan Euskal Telebistan etorkinei buruzko erreportaje bat ikusi genuen. Bertan, etorkinak gure artean nola bizi diren azaldu zen. Paperak, lana, hezkuntza, euskara, etxebizitza, kultura eta beste hainbat arlo agertu ziren. Ondarroan bizi diren etorkinek ere euren ikuspuntua eman zuten. Besteak beste, paperak lortzeaz gain, etxe bat alokatzeko dituzten zailtasunak aipatu zituzten.

Bai, denok ditugu zailtasunak etxeak alokatzeko, baina etorkinen kasuan areagotu egiten dira oztopoak. Izan ere, beste gauza askoren artean, pertsona batzuk etorkinen beharraren aurrean diru iturri paregabea ikusten dute. Horrela, etorkin askori pertsonako kobratzen diete alokairua, nahiz eta logela propiorik ez izan. Edo garajeak, bodegak edo edozein tokik balio du etxebizitza bezala alokatzeko.

Baina instituzioek zer egiten dute horren aurrean? Aurreko legealdian barnetegia izandakoa etorkinen aterpetxea izatea onartu bazen ere, orain ezetz diote. Ez dela toki egokia. Noski, hobe da inolako neurririk ez hartzea etorkinen egoera hobetzeko.

Eta hori gutxi balitz bezala, orain Lea-Artibaiko Inmigrazio Zerbitzuko teknikaria kaleratu egin dute. Izugarrizko lana egin ondoren, hau ere bertan behera gelditu da. Gainera, kontuan hartuta Udalean Inmigrazio Batzorderik ez dagoela, ideia zoragarria dela deritzogu. Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka aritzeko era paregabea. Instituzioek etorkinei gizarte-laguntza emanda nahikoa dela uste badute, gai hau orokortasunean eta bere konplexutasunean landu gabe, zer espero dugu? Arrazakeria berez desagertzea?

Alazne Artetxe Egaña eta Ion Iñaki Artetxe Egaña



A los colegas conductores
¡Ojo donde aparcáis! Porque el Ayuntamiento de Bilbao, en un fin de semana, coloca unas señales «portátiles y provisionales» de prohibido estacionar, y el lunes os lleva la grúa el coche con una rapidez inusitada. Ya nos gustaría que fuesen tan diligentes en otros muchos temas que afectan día a día al ciudadano.

Y después: «¡viva el transporte público!». Tardé 55 minutos en llegar de Sarriko al depósito de vehículos de Zorrozaurre, teniendo que coger dos autobuses y soportando una temperatura de 38 grados, para que luego nos machaquen con el lema: «Coja el transporte público y no use el coche». ¿Están de guasa? La «broma» de ese día me costó 85 euros de retirada del coche, más multa, más posible pérdida de puntos, estando el coche correctamente aparcado un viernes e incorrectamente aparcado el siguiente lunes. He pasado de ser un conductor legal a ilegal en un fin de semana, «gracias» al Ayuntamiento de Bilbao.

Y, para terminar, «agradecer» al alcalde, Sr. Azkuna, dirigente de ese Ayuntamiento tan diligente para ciertas cosas, las molestias y trastornos innecesarios que me causaron ese día.

José Ramón Ballestero



Donostiko Kaiko jaiak
Zorionak Donostiako Kaiko Jai Batzordeari. Besteek ongi pasatu dezaten egiten duzuen lanagatik eta, batez ere, festetan animaliak ez erabiltzeagatik.

Oso ongi dakigunez, aurrera egin nahi baldin badugu ohitura eta tradizio batzuk aldatu behar ditugu, etikoak ez direlako, alegia. Animalien sufrimendua ez litzateke inoiz erabili behar gizakia dibertitzeko; ez da etikoa eta gainera ilegala da (Animalien Babeserako Euskadiko Legea, 6/93). Horregatik aurten hartu duzuen erabakia txalogarria da: hemendik aurrera bizirik dauden ahateak ur jokoetan ez erabiltzea, hain zuzen. Ea zuek bezala beste herri askotan ildo beretik jarraitzen duten (zezenketak, oilasko-jokoak, etab). Animalien sufrimenduaz (konturatu ala konturatu gabe) gozatzen duenak zein kalifikatibo merezi du? Zer balio transmititzen dizkie hurrengo belaunaldiei?

Donostiako Kaiko Jai Batzordeak pauso bat eman du, eta bide guzti- ak pausoz pauso egiten dira, txikiak badira ere.

Mila esker jai eta gizarte zibilizatuagoak egiteagatik.

Joxe Arizmendiarrieta Gorosabel

ATEAko kidea


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna pide «la puesta en marcha ya de un foro de negociaciones multipartito»
Kultura
Herbie Hancock recogió el premio del festival
Jendartea
Nueva parada de Garoña debido a una anomalía en el sistema de refrigeración
Kirolak
Soldado: «Vengo a crecer como futbolista»
Jendartea
Condenados 8 jóvenes desalojados del Euskal
Mundua
EEUU no consigue que el Gobierno de Líbano acepte sus condiciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss