GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > BALONCESTO 2006-08-17
Bruesa GBCk abonuen berritze kanpaina hasiko du hilaren 22an

DONOSTIA

Hurrengo asteartean, uztailaren 22an, Bruesa Gipuzkoa Basketek abonuen berritze kanpaina hasiko du Donostian. 1.700 abonatuen garrantzia eskertuz, abuztuaren 22tik irailaren 4ra arte haiek soilik izango dute abonu bat eskuratzeko aukera. Gaurtik aurrera guztiek jasoko dute gutun bat informazio osoarekin.

Anoetako Pasealekuko lehenengo zenbakian dauden bulegoak irekita izango dira abonuak egiteko astelehenetik ostiralera, 9.30etik 13.30era arte goizez, eta 16.00etatik 20.00ak arte, arratsaldez. Klubak ateak irekiko ditu abuztuaren 26an eta irailaren 2an ere, goizeko 9.30etik 13.30era arte.

Kanpainaren lehenengo fase horrek pistan bertako harmailak eta lehenengo eraztuneko abonuak eskaintzen du. Horrela, zaleak ez dira sakabanatuta egongo. Klubak ACBn ertain-baxu izango diren salneurri merkeei eusten die. Abonuetan ez dira sartzen play offeko partidak.

Abonatuen ordainketa kreditu txartel edo helbideratzeen bidez egin beharko da soilik. Abuztuaren 28tik aurrera Kutxako bulegoetan ere finantzatzeko aukera izango da.

Irailaren 4tik aurrera abonatu berrien kanpaina aurkeztuko da. Izen-ematea klubeko bulegoetan edo web gunean egin ahal izango da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Ceres, Caronte y Xena se perfilan como los nuevos planetas del Sistema Solar
Euskal Herria
«Ahora vemos claro que entonces tenían órdenes de tirar a matar»
Ekonomia
La OPEP alerta de la «creciente divergencia» entre el precio del petróleo y de la gasolina
Ekonomia
Atzerakargako makina batek harrapatuta hil da langile bat Derion
Mundua
Luz verde al despliegue de 15.000 soldados libaneses, que sustituirán a los israelíes
Mundua
Muere en Brasilia el ex dictador Stroessner
Mundua
Atzerritarrek udal bozetan esku hartu ahal izateko urratsa
Kultura
Jose Manuel Abalosen kolore biziko 70 olio daude ikusgai Donostiako Delta Arten
Kirolak
El CAT pospone su decisión hasta mañana
Euskal Herria
Iñaki de Juana cumple once días en huelga de hambre indefinida
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss