GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-08-17
- Zarautz hiria torneoa
Zarautz Hiria Torneoko lehen finalerdia, gaur

Unai ARTETXE

DONOSTIA

Apurka-apurka Zarautz Hiria Torneoa ere aurrera doa, eta gaur ­22.00etan­ Olaizola II-Otxandorena eta Xala-Pascual bikoteek aurreneko finalerdia jokatuko dute Aritzbatalden.

Bikote politak dira biak. Olaizola II.a bikain aritu zen final-laurdenetako neurketan Gonzalezen eta Eulateren aurka. Goizuetako aurrelariak ezker eskuan izandako arazoak iraganeko kontua zirela erakutsi zuen, eta aurreko koadroetan jaun eta jabe izan zen. Iñaki Otxandorena ere ondo aritu zen. Oronozko atzelariak belaunean izandako lesioa ahaztuta duela agerian utzi zuen. Hala ere, Gonzalezek eta Eulatek ez zuten gehiegi estutu, eta, beraz, gaur jakingo dugu bere errekuperazioa bide onetik doan.

Xala eta Pascual, aldiz, memento onean daude. Lekuinekoak oso partida onak jokatu ditu azkenaldian, eta erasoan oso ausart dabil. Ikusi beharko da, ordea, Olaizola II.a aurrelariaren aurka nola jokatzen duen, eta jokoan hainbeste sartzen den.

Pascual ere une onean dago. Abartzutzakoa fresko dabil, eta eskuinarekin min handia egiten du. Ohi bezala, erregulartasuna falta zaio.

Zarauzko jaialdiari Eugi-Laskurain eta Olaizola I-Mendizabal II bikoteek emango diote hasiera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Ceres, Caronte y Xena se perfilan como los nuevos planetas del Sistema Solar
Euskal Herria
«Ahora vemos claro que entonces tenían órdenes de tirar a matar»
Ekonomia
La OPEP alerta de la «creciente divergencia» entre el precio del petróleo y de la gasolina
Ekonomia
Atzerakargako makina batek harrapatuta hil da langile bat Derion
Mundua
Luz verde al despliegue de 15.000 soldados libaneses, que sustituirán a los israelíes
Mundua
Muere en Brasilia el ex dictador Stroessner
Mundua
Atzerritarrek udal bozetan esku hartu ahal izateko urratsa
Kultura
Jose Manuel Abalosen kolore biziko 70 olio daude ikusgai Donostiako Delta Arten
Kirolak
El CAT pospone su decisión hasta mañana
Euskal Herria
Iñaki de Juana cumple once días en huelga de hambre indefinida
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss