GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-25
Askatasunaren ustez, «xantaiak prozesua galbidetik darama»

IRUÑEA

‘‘El Pais’’ egunkariaren bidez asteazkenean PSOEko Gobernuko iturriek bidalitako mezuak haren «jarrera saboteatzailea» agerian uzten duela nabarmendu du Askatasunak. Atzo ateratako prentsa-adierazpen batean, hitz jokoa erabiltzen du erakunde horrek orain Zapatero eta lehen Gonzalez buru zituzten gobernuen jokabideak lotzeko.

«Moncloan eman zuen lehen legealdian, GALen bidea hobetsi zuen PSOEk. Bi hamarkada geroago, prozesu demokratikoa galbidetik eramateko borondatea duela dirudi, eta gatazka gainditzeko dagoen aukera historikoari berriro ere bizkar eman dio», ziurtatu du Askatasunak azkeneko gertaera eta jarrerei buruz.

Alde horretatik, 80ko hamarkadan egindakoari begira jartzen da amnistiaren aldeko erakundea. «Izan ere, garai ilunetako PSOEren jardunbide iruzurtia ekartzen digu gogora Rodriguez Zapatero buru duen exekutiboaren portaerak», ziurtatu du Askatasunak honetan.

Haren azken erabaki politi- koek «xantaia» eragitea dutela helburu nabarmendu du Askatasunak. «Guztien arteko larrienetako bat ‘El Pais’ egunkariaren bitartez eman zaio jakitera jendarteari ­gogorarazi du­; espetxe politika hiltzailea ez dela aldatuko, harik eta Batasunak bere burua legalizatzen duen arte».

«Beste era batera esanda, salbuespeneko legedia onetsi behar du Batasunak; zapaltzen gaituen marko juridikoari men egin behar dio, euskal preso politikoen oinarrizko eskubideen errespetuan urrats nimiño batzuk egin daitezen», erantsi du Askatasunak.

«Sabotajea»

Hori dela-eta, LAB sindikatuak egin zuenaren antzera, «sabotaje» hitza erabiltzen du Askatasunak PSOEren jokabideaz hitz egitean.

Esateko gehiago ere badu erakundeak: «Sabotaje lan etengabean diharduen PSOEk xantaiarako beste kapitulu hau filtratzen zuen egun berean jakin dugu Vera ‘galosoa’ kalean dagoela jadanik». Eta honako hau adierazten du horren inguruan:«Bere zigorraren kudeaketa lotsagarriak euskal preso politikoei ezartzen zaien bizi arteko kartzela zigorra dauka kontrapuntu, eta ezin argiago erakusten ditu Zuzenbide Estatu honen pitzadurak».

Horri guztiari buruz hitz egin ondoren, Askatasunak jakinarazten du: «Gerra estrategiaren osagaiak izan diren legeak eta epaitegiak, kartzela politika eta errepresio gakoak ezin dira konponbiderako mugarriak izan».

«Areago, norabide horretan egindako saio guztiek porrot egin dute, Euskal Herriak bere hitza eta erabakia errespetatzeko askatasuna baita ezinbesteko baldintza», gogora- razi dio Madrili.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baionako ospitaleko langile batek hiriko jaietan 8 bortxaketa izan zirela esan du
Euskal Herria
Batasuna atribuye las «excusas» del PSOE a su «miedo al proceso de negociación»
Euskal Herria
Lakua dice que el acercamiento debería ser «anterior a un proceso de paz»
Kultura
Filmes de Boorman, Ghobadi, Sorin, DiCillo y Holland competirán por la Concha de Oro
Kultura
Ramsés sale de El Cairo para reposar en las pirámides
Kirolak
«La realidad del equipo no es la que me gustaría, quiero que esté mejor»
Kirolak
El juez obliga al CAT a invitar a Astillero a la Bandera de La Concha
Jendartea
Los astrónomos reducen a ocho los planetas del sistema solar
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss