GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-08-25
Haurrena izanen da gaur Musika Hamabostaldia
Pailazoak, magia, kankailuak, dantza, jolasak, mitologiako istorioak eta, batez ere, musika izanen dira gaur donostiarren gozagarri, Hamabostaldikoek ekitaldiz betetako Haurren Eguna antolatu baitute. Gari, Montxo eta Joselontxoren «Zorionak!», Auskalo Taldearen «Skatroiak», Kukubiltxoren «Kukubel» eta Fernando Argentaren «Gora Mozart!» ikusi ahalko dira.

DONOSTIA

Eguerdiko hamabietan izanen da Musika Hamabostaldiaren barrenean antolatutako Haurren Eguneko lehendabiziko ekitaldia, udaletxeko terrazetan. Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek hamar urte eman dituzte elkarrekin, eta “Zorionak!” lana prestatu dute ospatzeko, euren esketx onenak eta berri batzuk ere biltzen dituena. Hirukotearen ordezkari Jose Antonio Malvidok zera adierazi zuen atzo egindako prentsaurrekoan:«Gure emanaldietan musika oso garrantzitsua izan ohi bada ere, ahalegin berezia egingo dugu Hamabostaldian, instrumentu bitxiak erabiliz. Mago bat izango da gurekin, eta tarta erraldoi bat ere eramango dugu azken unean publikoari emateko. Pailazooi ez zaizkigu gauzak nahi bezala ateratzen, ordea, eta ikusiko dugu zer gertatuko den».

Hurrengo agertokia Miramongo Parke Teknologikoa izanen da, Arbide dorreetan ezagutaraziko baitu Auskalo Taldeak “Skatroiak” ikuskizun berria arratsaldeko bost eta erdietan, eta parkeko zelaietan antzeztuko baitu Kukubiltxok “Kukubel” lana, arratsaldeko zazpietan.

Kukubiltxoko zuzendari Josu Camarak eskerrak eman zizkien Hamabostaldikoei Kukubel gaztea jaialdira gonbidatzeagatik, artzaina izateaz gain, «musikazale amorratua» delako. «Betiko moduan ezpelezko txirulak egin eta mendiko soinu gozoak imitatzen zebilela, instrumentu magikoa lortu zuen, ingurukoak dantzatzera bultzatzen dituena, eta nolabaiteko boterea eskuratu zuen», adierazi zuen Camarak. Vicente Martinez gitarra-jotzaileak konposatutako eta Oskorrik interpretatutako musikak leku garrantzitsua du emanaldian, baita Resurreccion Maria de Azkuek bildutako ipuinek ere, Kukubelen istorioa ardatz harturik, laminekin, sorginekin, zazpi buruko herensugearekin, Mateo Txisturekin eta beste hainbat pertsonaia mitologikorekin osatu baitute ikuskizuna.

Arratsaldeko zazpi eta erdietan, erraldoiek kalejira eginen dute Bulebarretik Kursaalera, txistu eta dultzaina doinuek lagunduta, eta zortzietan «Gora Mozart!» kontzertua izanen da Kursaaleko auditoriumean.



Amaitzeko, «Gora Mozart!» ikuskizuna
M. I.

DONOSTIA

Bastiana artzainak ez daki Bastianek maite duen ala ez, eta Colas aztiari eskatzen dio bikotearen amodioa berpizteko laguntza. Aztiak zera proposatzen dio neska gazteari: beste mutil bat maite balu bezala jokatu behar du, eta horrela Bastian bera joanen da Colasengana laguntza eske. Jeloskortasunak eraginda, trikimailu ugari erabiltzen dute Bastianek eta Bastianak, baina, azkenean, ezkontzea erabaki eta eskerrak ematen dizkiote aztiari.

Horixe da Wolfgang Amadeus Mozartek 12 urte zituela idatzi zuen “Bastian eta Bastiana” operaren argumentua. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bertsio laburra eta gaurkotua interpretatuko du, ordea; gaur arratsaldeko zortzietan, Kursaaleko auditoriumean.

Aurretik, Salzburgokoaren beste lan ezagun batzuk ere entzun ahal izango dira: “Figaroren ezteiak”, “Bahiketa serrailoan” eta “Xirula miragarria”, adibidez. Fernando Argenta gidoigile eta aurkezleak azaldu zuen: «Haur asko igoko da agertokira, eta mozorrotu eta zer egin esango diote. Ziur ez dutela egingo, baina nola saiatzen diren ikustea izaten da politena».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baionako ospitaleko langile batek hiriko jaietan 8 bortxaketa izan zirela esan du
Euskal Herria
Batasuna atribuye las «excusas» del PSOE a su «miedo al proceso de negociación»
Euskal Herria
Lakua dice que el acercamiento debería ser «anterior a un proceso de paz»
Kultura
Filmes de Boorman, Ghobadi, Sorin, DiCillo y Holland competirán por la Concha de Oro
Kultura
Ramsés sale de El Cairo para reposar en las pirámides
Kirolak
«La realidad del equipo no es la que me gustaría, quiero que esté mejor»
Kirolak
El juez obliga al CAT a invitar a Astillero a la Bandera de La Concha
Jendartea
Los astrónomos reducen a ocho los planetas del sistema solar
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss