GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-08-25
Josu Imanol Unanue Astoreka - Gizarte ekintzailea
Iguazun gertatzen ari dena

Orain aste gutxi jakin dugu Iguazuko ur-jauziak ur gabe gelditzen ari zirela, eta hasiak gara kezkatzen; inork ez du esaten Brasilen AEBen laguntzarekin presa asko egiten ari direla eta Argentinak ere zentral termikorako erabiltzen dituela hango urak, beraz, ur kantitatea 1.500 metro kubikotik segundoko 1.500era pasatzea ez da arraroa, egindakoen ondorioa baizik.

Txinan Yangtsé ibaian ere gizakiok egindako sarraskiak nabariak dira; munduko presa handiena egin ondoren, 140 herritik gora ur azpian utzi dira, 1.200.000 lagun kanporatu eta neolitiko, paleolitiko edo Ming eta Quing garaiko aztarnategi ugari betirako galduak dira, animalia espezie batzuk ere galduko dira.

Etiopian lehorte handia bizi izan dute ia beti, nahiz eta orain uholdeak izan dituzten, eta begira nondik beraiek daukate Nilo urdina, baina ibai honek nahiz eta Nilo ibaira uren %80 eroan, Egiptok eta bere garaian hango inbaditzaileek jarritako politikari eta lortutako akordioei esker, etiopiarrek ezin dute ura behar duten heinean hartu edo beharrezko elektra-indarra lortzeko erabili.

Beste horrenbeste gertatzen da Libano, Jordania eta Israelen artean dagoen Jordan ibaiarekin; herri lehor horietan beharrezkoa da kontrolean jartzea uraren erabilera eta horretan agintzen duena Israel da, herri honen politikari esker ibaia lehortzen ari da eta zona horretako egoera oso kaxkarra da, besteak beste Itsaso Hila hilagoa dago.

Aral aintzirako egoera ez da askoz ere hobea, Kazajistan eta Uzbekistan artean dagoen lakura aspaldi ez dira Amu, Darya eta Syr Dayryako urik heltzen; 68.000 kilometro koadroko azalera izatetik 28.000 kilometro koadrora pasatu dira, urterik urtera okerrera doa eta munduan egon den sarraski handienetarikoa dela diote adituek.

Baina hain urrun joan gabe eta ulertzeko zer txarto erabiltzen dugun ura, begira dezagun Aturri, Deba, Bidasoa, Urumea, Oka, Ibaizabal edo Ebro ibaietara edo Itoizko urtegira; ikus dezagun gure ibaiak eta errekak kutsatuta eta entzun gero esaten direnak, ura gero eta gehiago behar dela, ur gutxi daukagula edo ura zikin dagoela, errudunak bilatzeko ez dira aipatu behar natura edo naturarekin oreka daukatenak, bai txarto deitutako zibilizazioa, progresoa edo boterean daudenen ur-kudeaketa eta daramaten kontsumoen politika.

Naturak bizi dituen aldaketak aldaezin bihurtzen ari dira, eta bere mezuak bidaltzen dizkigu, aspaldi galdu ditugun beste gauza batzuk berarekin izan ditugun harremanak dira. Baina, hala eta guztiz ere, badaude herri gutxi batzuk oraindino badakitenak bizitzen naturarekin batera eta bere parte izaten, ikas dezagun baztertu izan ditugunetatik egin beharrak gure biziak irauteko. -


Josu Imanol Unanue Astoreka - Gizarte ekintzailea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baionako ospitaleko langile batek hiriko jaietan 8 bortxaketa izan zirela esan du
Euskal Herria
Batasuna atribuye las «excusas» del PSOE a su «miedo al proceso de negociación»
Euskal Herria
Lakua dice que el acercamiento debería ser «anterior a un proceso de paz»
Kultura
Filmes de Boorman, Ghobadi, Sorin, DiCillo y Holland competirán por la Concha de Oro
Kultura
Ramsés sale de El Cairo para reposar en las pirámides
Kirolak
«La realidad del equipo no es la que me gustaría, quiero que esté mejor»
Kirolak
El juez obliga al CAT a invitar a Astillero a la Bandera de La Concha
Jendartea
Los astrónomos reducen a ocho los planetas del sistema solar
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss