GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-25
Hiru Etxebizitza ministro ohi Inxausetako elkarrizketetan
Aurten ere 1973. urtetik antolatzen dituzten Inxausetako eztabaidetara etxebizitzaren gaia jorratzeko iritzi ezberdineko gonbidatu anitz joango dira. Abuztuaren 25ean Bunuzen egingo duten eztabaida egunean alderdi politikoetako eta elkarteetako ordezkariak izanen dira iritzi eta galderak partekatzeko. Arteak ere txokoa izanen du.

BUNUZE

Nafarroa Behereko herri horretan antolatzen duten egun horretarako hasieran finkatu zuten xedea bete dela uste dute Inxausetako elkarrizketetako antolatzaileek. Hau da, desertifikazioak gogorki jotako ingu- ruan biztanleria gizarteko eta kulturako aktore dinamizatzaile bilakatzea. Izan ere, ez da antolatzaileen iritzia soilik, urtero ministro ohiak eta Estatuko gidari politikoak elkartzen dituen eztabaida egun horrek oihartzun handia lortu du Parisen.

Marie-Noëlle Lienneman sozialista eta UMPko Marc-Philippe Dubresse Etxebizitza ministro ohiak etorriko dira Bunuzera, eta haiekin UMPko Pierre-Andre Perissol ere izanen da, kargu bera izandakoa. Etxebizitzaren inguruan, Alderdi Komunistako Bernard Bisinger-ek zeresana izanen du, Asanblea Nazionaleko presidenteorde UDFko Maurice Leroyk bezala.

Arratsaldeko ordu bi eta erdietan hasiko den eztabaidan politikari horiek hainbat elkartek eta sindikatuk eginiko galderei erantzun beharko diete. Eztabaida horri esker, hurbil dauden hauteskunde presidentzialetarako bakoitzak proposatzen duena jakin ahal izanen da.

Seietatik aurrera gazteen etxebizitzarako eskubidearen gaia jorratuko du Euskal Herriko jendeak Cyril Poy kazetariaren gidaritzapean. Euskal Herriko eta departamenduko hainbat erakunde publikotako arduradunekin batera elkarteak ere izanen dira bertan.

Kulturak ere txokoa izanen du Beñat Achiaryk, Jean Schartz-ek eta Michel Etxekoparrek emanen baitute kontzertua, beste batzuen artean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baionako ospitaleko langile batek hiriko jaietan 8 bortxaketa izan zirela esan du
Euskal Herria
Batasuna atribuye las «excusas» del PSOE a su «miedo al proceso de negociación»
Euskal Herria
Lakua dice que el acercamiento debería ser «anterior a un proceso de paz»
Kultura
Filmes de Boorman, Ghobadi, Sorin, DiCillo y Holland competirán por la Concha de Oro
Kultura
Ramsés sale de El Cairo para reposar en las pirámides
Kirolak
«La realidad del equipo no es la que me gustaría, quiero que esté mejor»
Kirolak
El juez obliga al CAT a invitar a Astillero a la Bandera de La Concha
Jendartea
Los astrónomos reducen a ocho los planetas del sistema solar
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss