GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-25
Txomin Meabe gamiztarra eta Sin Kuartel nagusi bakailaoa Bizkaiko erara prestatzen

BILBO

Bakailaoa Bizkaiko erara. Horixe izan zen atzo udaletxe aurrean, Campo Volantinen, egunero protagonismoa hartzen duen Gastronomia Lehiaketaren ardatza. Bakailaoa prestatzeko hain modu berezi, esklusibo eta bitxia ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek eta, berriz ere, arrakastatsua izan zen Bilboko Konpartsek antolatzen duten ekitaldi ikusgarri hori.

Bakailao zati zuri, mamitsu eta garbiak, piper txorizeroa eta beste hainbat osagarri erabili zituzten, tomatea izan ezik. Epaimahaiko partaideek, berriro ere, oso zaila izan zuten sailkapena betetzea, azken batean, maila altua erakusten dutelako behin eta berriro parte-hartzaileek.

Kepa Freire, Jose Antonio Bastegieta eta txokozale eta sukaldariekin betetako epaimahaiak lan bikaina ari dira egiten baina, hala ere, orokorrean txapelketa gastronomikoetan gertatzen ohi den bezela, ikuspuntu desberdinak ematen dira emaitzak ezagutzen direnean, batez ere, partehartzaileek.

Atzo, Gamiz-Fikako Txomin Meabek lortu zuen lehenengo postua, horrelakoetan ohiko parte hartzaile izaten den batek, baina bigarren sailkatuari, Guillermo Zarraoari, oso alde estua atera zion gamiztarrak. Begoña Mendivilek lortu zuen hirugarren postua Bilboko Errosatarrak taldearekin batera.

Bakailaoa Bizkaiko erara. Sailkapena.

1. Txomin Meabe. Gamiz-Fika........69,50 p

2. Guillermo Zarraoa. Elorrio.........68,00 p

3. Begoña Mendivil. Gamiz-Fika.....63,50 p

4. Errosatarrak. Bilbo.....................63,50 p

5. Guillermo Beti-Ona. Bilbo..........59.00 p

6. Jesús Gallego. Bilbo...................58,50p

7. Agustin Ibarrekolanda. Bilbo......58,00 p

8. Txoko La Humedad. Algorta......57,00 p

9. David Navarro. Bilbo..................57,00 p

Konpartsen sariak

1. Sin Kuartel 2................................. 60 p

2. Sin Kuartel 1...................................58 p

3. Uribarri Lopa................................ 56 p

4. Aixeberri.....................................49,50 p


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baionako ospitaleko langile batek hiriko jaietan 8 bortxaketa izan zirela esan du
Euskal Herria
Batasuna atribuye las «excusas» del PSOE a su «miedo al proceso de negociación»
Euskal Herria
Lakua dice que el acercamiento debería ser «anterior a un proceso de paz»
Kultura
Filmes de Boorman, Ghobadi, Sorin, DiCillo y Holland competirán por la Concha de Oro
Kultura
Ramsés sale de El Cairo para reposar en las pirámides
Kirolak
«La realidad del equipo no es la que me gustaría, quiero que esté mejor»
Kirolak
El juez obliga al CAT a invitar a Astillero a la Bandera de La Concha
Jendartea
Los astrónomos reducen a ocho los planetas del sistema solar
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss