GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-08-25
- Harri-jasotzea -
Ostolatza eta Irigoien buru direla jokatuko dute Euskal Herriko Txapelketa
·Agirre, Urpe, Larretxea eta Igoa ere izango dira bihar Lakuntzako finalean

DONOSTIA

Irigoien, Ostolatza, Urpe, Agirre, Larretxea eta Igoa neurtuko dira bihar, 19.30ean hasita, Lakuntzan, Euskal Herriko harri txikien txapela irabazteko asmotan.

Kirolari bakoitzak 100 kiloko bola, 112,5 kiloko kubikoa eta 125eko zilindroa eta errektangularra erabili beharko ditu, eta harri bakoitzarekin lanean aritzeko hiru minutuko txanda bana izango dute. Aurtengo berrikuntza nagusia harrien pisua da. Orain arte, 125eko zilindroa edo 150eko errektangularra edo alderantziz erabiltzeko aukera izaten zuten, baina batek 125ekoa izan behar zuen, eta besteak 150ekoa. Aurten bi harriak 125ekoak izango dira, eta horrekin parte hartzea indartu nahi izan dute.

Finalean neurtuko diren sei kirolarien artean Joseba Ostolatza eta Aimar Irigoien dira faboritoak. Izeta II.aren faltan, Ostolatza bihurtu da faborito nagusia, baina Irigoienekin kontuz ibili beharko du.

Bi horiek Gipuzkoako finalean ere neurtu ziren, eta orduan zestoarrak bereganatu zuen herrialdeko txapela. Ondoren, handik hiru astera, Alegian jokatutako torneoan izan ziren aurrez aurre, eta orduan errezildarrak aurrea hartu zion zestoarrari. Hala ere, gehienen ustez, Ostolatza da gaur Lakuntzan garaipena eskuratzeko faborito nagusia.

Dena dela, gainerako lehiakideak ere kontuan hartu beharko dira. Agirre, Urpe eta Larretxea lan bikainak egiten dabiltza. Patxi Larretxeari, Donatoren anaia eta Nafarroako txapeldunari, oso indartsu ikusi zitzaion herrialdeko txapelketan, eta ezusteren bat emateko prest agertuko da biharko final horretan. Bestetik, Izeta anaien hutsunea ere nabarmena izango da, nahiz eta zorionez, izen berriak ere agertzen diren biharko zerrendan.

Asteburu hau harri-jasotzaileen lehiaketaz erabat josita dago. Bihar bertan, Lakuntzan baina ordubete lehenago hasita, harri txikien beste torneo bat jokatuko dute Elgoibarren, eta parte-hartzaileen zerrenda ikusita, ezin esan maila txikiko lehiaketa izango denik. Bertan, Izeta II.a, Izeta IV.a, Urrutia, Astorkia eta Eizmendi lehiatuko dira. Kirolari bakoitzak 100 kiloko zilindro zaharra, kubikoa eta bola erabili beharko ditu lanerako, eta bakoitzarekin lanean aritzeko hiru minutuko txandak izango ditu. Izeta II.a da torneoa irabazteko faborito nagusia.

Asteburua biribiltzeko, etzi, Berrobin, 18.00etan, lehengo aldiz jokatuko dute bertako torneoa. Han, 127 kilo pisatzen dituen harri baldarrarekin arituko dira nor baino nor; dortoka itxura duen harri traketsa izango dute aurrez aurre. Bertan, Izeta II.a, Izeta III.a, Goenatxo, Ostolatza eta Irigoien izango dira lehian.

Kirolari bakoitzak bi txanda izango ditu hiru minutukoak. Saio horretako faboritoak aipatzea ez da erraza, lehian arituko diren harri-jasotzaile guztiak gaur egungo onenen artean baitaude.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baionako ospitaleko langile batek hiriko jaietan 8 bortxaketa izan zirela esan du
Euskal Herria
Batasuna atribuye las «excusas» del PSOE a su «miedo al proceso de negociación»
Euskal Herria
Lakua dice que el acercamiento debería ser «anterior a un proceso de paz»
Kultura
Filmes de Boorman, Ghobadi, Sorin, DiCillo y Holland competirán por la Concha de Oro
Kultura
Ramsés sale de El Cairo para reposar en las pirámides
Kirolak
«La realidad del equipo no es la que me gustaría, quiero que esté mejor»
Kirolak
El juez obliga al CAT a invitar a Astillero a la Bandera de La Concha
Jendartea
Los astrónomos reducen a ocho los planetas del sistema solar
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss